Udaleko Hezkuntza Jarduerak – Egin ezazu minbiziaren kontra: lehen mailako prebentzioa

Osasunerako hezkuntza

2022-2023 ikasturtea / Gaia: Osasunerako Hezkuntza

Izen-ematea

  • 1. lehentasuna: irailaren 9tik 23ra.
  • 2. lehentasuna: irailaren 14tik 23ra.
  • 3. lehentasuna: irailaren 26tik 30ra.

Izena eman online

Deskribapena

Nahikoa litzateke bizi-ohitura osasungarriak hartzea minbizien % 50 eragozteko. Horrenbestez, ikasleak zenbait alderdik duten garrantziari buruz sentsibilizatzea da hitzaldi honen helburua: elikadura osasungarria, ariketa fisikoa moderatua, ez erretzea eta eguzkitatik ondo babestea.

Elikadura osasungarria eta ariketa fisiko moderatua funtsezkoak dira sedentarismoa eta obesitatea eragozteko; hain zuzen ere, geroko minbizien % 30eraino eragingo dituzte horiek. Beraz, Bigarren Hezkuntzako ikasleek argi izan behar dute zein jardunbide osasungarri hartu behar duten kontuan minbizia prebenitzeko.

Tabakoa da minbizia agertzearekin lotutako beste faktore bat. Izan ere, gizonen arteko biriketako minbizien % 87 eta emakumeen arteko % 80 tabakoak zuzenean eragindakoa da. Erretzeak dituen arriskuak eta ondorioak azalduko ditugu, baita tabakismo pasiboarenak ere, Tabakoaren kontrako Legearen ondoren ere haien mende egon baitaitezke.

Eguzkiak egiteko garrantzitsua du gizakion osasunean, dosi egokietan hartzen bada. Eguzki-erradiaziorekiko esposizioa gehiegizkoa denean, ordea, erre egin zaitezke.

Umetako eta gaztetako esposizio ohitura ezegokiek sortuak dira azaleko minbizi gehienak. Horrenbestez, funtsezkoa da umeak ongi babestea eta, gainera, babesteko ohitura egokiak irakastea, bizitza osoan neurriak hartzen jarrai dezaten. Umetan eguzkiarekiko esposizioak eragindako erredurek helduaroan azaleko minbizia garatzeko aukera handitzen dute, azalak oroimena baitu.

Arabako AECC-Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkarteko profesional bat ikastetxera joango da 60 minutuko hitzaldia ematera. Hitzaldia oro har lehen mailako prebentzioari buruzkoa izan daiteke, edo gai zehatz bat buruzkoa, hura luzeago garatuta.

Metodologia dinamikoa erabiliko da, ikasleek aktiboki parte hartzeko aukera izango baitute hitzaldian.

COVID-19aren ondorioz, hitzaldiak ezin izango balira aurrez aurre egin, online egiteko modua bilatuko genuke, bideokonferentzia bidez edo beste nolabait.

Horren aurretik, Arabako AECC-Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkarteko hitz egingo genuke.

Metodologia dinamikoa erabiliko da, ikasleek aktiboki parte hartzeko aukera izango baitute hitzaldian.

Edukiak ikasleen adinari egokituko zaizkio, minbiziari buruzko mitoak ezeztatzeko, eguzkitiko babes zuzena sustatzeko eta gazteen artean eguzkitiko babesari buruz errotutako mitoak ere ezeztatzeko.

Bukatu ondoren, umeentzako lehen mailako prebentzioari buruzko informazio-liburuxkak banatuko dira.

Baloreak

Bizi-kalitatea, Prestakuntza.

Helburuak

  • Gazteenak bizi-ohitura osasungarriak hartzeak duen garrantziaz kontzientziatzea, minbizien % 50 prebenitzen lagunduko bailukete.
  • Minbiziari buruzko ikusmoldea argitzea, gaixotasunaren ikuspegi errealista emanez eta ideia okerrak eta dramatismoa baztertuz.
  • Tabakismoa eta alkoholismoa minbiziaren arrisku-faktore gisa.
  • Erretzaile pasiboei buruz hausnartzea.
  • Eguzkia hartzearen eragin onuragarriak eta kaltegarriak bereizten ikastea.
  • Azal mota desberdinak ezagutzea eta eguzki-babesgarri egokia aukeratzen ikastea.
  • Babes mota desberdinak erabiltzen ikastea: non, noiz eta nola.
  • Elikadura ohitura egokiek osasun egoera orokorrean nolako eragina duten ezagutzea.
  • Elikagaien osaeraren oinarriak ikastea.
  • Dietaren osagai batzuen erabilera sendotzea eta beste batzuen gehiegizko kontsumoa eragoztea.
  • Dieta orekatuarekiko jarrera positiboa sortzea.
  • Ariketa fisiko moderatu eta etengabeak minbiziaren eta gaixotasun batzuen prebentzioan duten egitekoaz hausnartzea.
  • Ariketa egiteak gure gorputzean duen eragina ezagutzea.
  • Kirol praktika desberdinen onurak eta arriskuak ezagutzea.

Hartzaileak

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1.,2., 3., eta 4. mailak), Batxilergoa (1. eta 2. mailak).

Antolamendua

  • Lekua: ikastetxeetako geletan; ordenagailua, proiektagailua, pantaila eta Power Point programa behar dira edo telematikoki.
  • Egutegia: 2022-2023 ikasturtea.
  • Ordutegia: ikastetxeak eta Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkarterarekiko elkarteak adostutakoa.
  • Iraupena: ordubete gutxi gorabehera.
  • Hizkuntza: gaztelania, euskara.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izen-ematea: izen-emate fitxa bat bete behar da ikasgela bakoitzeko.
  • Prezioa: doan.
  • Oharrak: izena eman duten ikasleen hezkuntza-premia bereziak adieraziko dira, hala badagokio. Izena emateko fitxan ordutegi- eta egutegi-lehentasuna adieraziko da.

Izena emateko fitxa udalaren web-orriaren bitartez bidaliko da. Eskariei erantzungo zaie, inskripzio-ordenaren eta aurrekontu-erabilgarritasunaren arabera.

Ikastetxeak jarduera horretan parte hartzen duela zabaltzen duenean, Udal eta Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua aipatuko ditu.

Izena emateko epea amaitu ostean, eta plaza guztiak bete ezean, izena emateko epe berri bat irekiko da.

Informazioa

Laguntzailea

Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartea.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.