Udaleko Hezkuntza Jarduerak – Drogen kontsumoa: Ondorioak. Arriskuak. Nork bere burua zaintzea.

Osasunerako hezkuntza

2022-2023 ikasturtea / Gaia: Osasunerako Hezkuntza

Izen-ematea

  • 1. lehentasuna: irailaren 9tik 23ra.
  • 2. lehentasuna: irailaren 14tik 23ra.
  • 3. lehentasuna: irailaren 26tik 30ra.

Izena eman online

Deskribapena

Jarduera ikasgelan egingo da, eta prestakuntzako hiru orduko iraupena izango du, hiru saiotan banatuta. Zenbait dinamika abiapuntu hartuta, helburua da legez kontrako drogen eta psikofarmakoen ohiko edo maizko kontsumoa murriztea eta egoera ahulean dauden edo gizarteratzeko zailtasunak dituzten ikasleen babes faktoreak areagotzea.

Eduki hauek jorratuko dira:

  • Burmuina eta drogak.
  • Pertsonen arteko harremanak eta drogak.
  • Eragin psikologikoak eta drogak.
  • Nahasketak eta drogak.
  • Drogarik gabeko adikzioak.
  • Legea eta drogak.
  • Arriskuak gutxitzea eta drogak.

Ikasleei drogei buruzko ezagutzen galdetegia emango zaie, eta irakaslearen gida-koadernoa. "Droga arriskua" karpeta (CD formatuan).

COVID-19aren ondorioz, hitzaldiak ezin izango balira aurrez aurre egin, online egiteko modua bilatuko genuke, bideokonferentzia bidez edo beste nolabait.

Horren aurretik, egiten duen enpresarekin hitz egingo genuke.

Baloreak

Bizi-kalitatea, Erantzukizuna.

Helburuak

Gazteak droga ezberdinen kontsumoarekin lotutako arriskuez ohartzea, eta kontsumo horrek ekar ditzakeen kalte eta arriskuez informazioa ematea, erabaki arrazoituak hartzen laguntzeko eta kontsumitzea erabakiz gero beren burua zaintzeko jokabideak indartzeko.

Hartzaileak

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (4. maila), Batxilergoa (1. eta 2. mailak), Oinarrizko Lanbide Heziketa (1., 2. eta 3. mailak) eta Prestakuntza Zikloak.

Antolamendua

  • Lekua: ikastetxean edo telematikoki.
  • Egutegia: 2022-2023 ikasturtea.
  • Ordutegia: ikastetxearekin adostu beharrekoak.
  • Iraupena: gehienez hiru saio egingo dira eta saio bakoitzak 60 minutu iraungo du. Saio kopurua zentroaren eta jarduera irakasten duen enpresaren arteko adostasuna izango da.
  • Hizkuntza: gaztelania, euskara.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izen-ematea: izen-emate fitxa bat bete behar da ikasgela bakoitzeko.
  • Prezioa: doan.
  • Oharrak: izena eman duten ikasleen hezkuntza-premia bereziak adieraziko dira, hala badagokio. Izena emateko fitxan ordutegi- eta egutegi-lehentasuna adieraziko da.

Izena emateko fitxa udalaren web-orriaren bitartez bidaliko da. Eskariei erantzungo zaie, inskripzio-ordenaren eta aurrekontu-erabilgarritasunaren arabera.

Ikastetxeak jarduera horretan parte hartzen duela zabaltzen duenean, Udal eta Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua aipatuko ditu.

Izena emateko epea amaitu ostean, eta plaza guztiak bete ezean, izena emateko epe berri bat irekiko da.

Informazioa

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.