Udaleko Hezkuntza Jarduerak – Arazorik ez baduzu nahi, garbi zaitez

Osasunerako hezkuntza

2022-2023 ikasturtea / Gaia: Osasunerako Hezkuntza

Izen-ematea

  • 1. lehentasuna: irailaren 9tik 23ra.
  • 2. lehentasuna: irailaren 14tik 23ra.
  • 3. lehentasuna: irailaren 26tik 30ra.

Izena eman online

Deskribapena

Familiari dagokio batez ere haurrei norberaren zein ingurunearen higienearekiko jokabide eta ohitura egokiak erakustea eta beregana ditzaten laguntzea. Alabaina, guztiz komenigarria da ikastetxean ere kontu horri arreta egitea; izan ere, higienearen kontzeptuak ez du soilik garbi eta txukun ibiltzea esan nahi, barne hartzen ditu baita beste alderdi batzuk, esaterako ariketa fisikoa, lo egitea, elikadura... Norberaren zein ingurunearen higienea oinarrizko elementuak dira osasuna hobetzeko. Garbiketak eta txukuntasunak areagotu egiten du ongizate pertsonalaren sentsazioa, bai eta erraztu ere pertsonen arteko gertutasuna eta harremana.

Saio teoriko bat edo bik osatzen dute jarduera.

Gelan egin beharreko jarduera teorikoa: Osasun arloko profesional bat joango da gelara, hauxe jorratzeko: Jarduera ludiko-didaktikoa, garbiketari buruz ohitura egokiak hartzen laguntzeko.

COVID-19aren ondorioz, hitzaldiak ezin izango balira aurrez aurre egin, online egiteko modua bilatuko genuke, bideokonferentzia bidez edo beste nolabait.

Baloreak

Bizi-kalitatea, Erantzukizuna.

Helburuak

  • Norbere burua garbi eta txukun izateko ohiturak sustatzea.
  • Ikasleen artean garbi eta txukun ibiltzeko ohiturak sustatzea.

Hartzaileak

Derrigorrezko Lehen Hezkuntza (1., 2., eta 3. mailak).

Antolamendua

  • Lekua: eskaera egiten duen zentroa.
  • Egutegia: Ikasturtean 2022-2023.
  • Ordutegia: 9:00etatik aurrera.
  • Iraupena: ordubete gutxi gorabehera.
  • Hizkuntza: gaztelania, euskera.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izen-ematea: ikasgela bakoitzeko izen emate orria bete behar duzu.
  • Prezioa: doan.
  • Oharrak: izena eman duten ikasleen hezkuntza-premia bereziak adieraziko dira, hala badagokio.

Izena emateko fitxa udalaren web-orriaren bitartez bidaliko da. Eskariei erantzungo zaie, inskripzio-ordenaren eta aurrekontu-erabilgarritasunaren arabera.

Ikastetxeak jarduera horretan parte hartzen duela zabaltzen duenean, Udal eta Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua aipatuko ditu.

Izena emateko epea amaitu ostean, eta plaza guztiak bete ezean, izena emateko epe berri bat irekiko da.

Informazioa

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.