Udaleko Hezkuntza Jarduerak – Zaindu zure postura

Osasunerako hezkuntza

2022-2023 ikasturtea / Gaia: Osasunerako Hezkuntza

Izen-ematea

  • 1. lehentasuna: irailaren 9tik 23ra.
  • 2. lehentasuna: irailaren 14tik 23ra.
  • 3. lehentasuna: irailaren 26tik 30ra.

Izena eman online

Deskribapena

Postura desegokiak gihar eta hezurretako arazoen jatorri nagusietako bat dira. Ohitura txar horiek eragindako enbarazuak saihesteko, oso garrantzitsua da gorputz higienea zaintzea.

Saio teoriko bat edo bik osatzen dute jarduera.

Gelan egin beharreko jarduera teorikoa: osasun alorreko profesional bat joango da gelara. Jarduera ludiko-didaktikoa da, postura-ohitura egokiak hartzen laguntzeko.

Baloreak

Bizi-kalitatea.

Helburuak

  • Postura-higiene alorrean ohitura osasungarriak sustatzea.
  • Postura egokiak irakastea.
  • Postura bortxatuak saihesten irakastea.

Hartzaileak

Derrigorrezko Lehen Hezkuntza (4., 5. eta 6. mailak).

Antolamendua

  • Lekua: ikastetxea.
  • Egutegia: 2021 -2022 ikasturtea.
  • Ordutegia: 9:00etatik aurrera.
  • Iraupena: ordubete gutxi gorabehera.
  • Hizkuntza: gaztelania, euskera.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izen-ematea: ikasgela bakoitzeko izen emate orria bete behar duzu.
  • Prezioa: doan.
  • Oharrak: izena eman duten ikasleen hezkuntza-premia bereziak adieraziko dira, hala badagokio.

Izena emateko fitxa udalaren web-orriaren bitartez bidaliko da. Eskariei erantzungo zaie, inskripzio-ordenaren eta aurrekontu-erabilgarritasunaren arabera.

Ikastetxeak jarduera horretan parte hartzen duela zabaltzen duenean, Udal eta Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua aipatuko ditu.

Izena emateko epea amaitu ostean, eta plaza guztiak bete ezean, izena emateko epe berri bat irekiko da.

Informazioa

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.