Hezkuntza - Eskola Kontseiluak
Eskola Kontseiluak | Diru publikoarekin mantendutako ikastetxeetako Eskola Kontseiluetan Udal Ordezkaritza | Udalerriko Eskola Kontseilua | Haur Eskolen Sareko Eskola Kontseilua | Lotura interesgarriak
Ikastetxe bateko Ordezkaritza Organo Gorena da (OOG) Eskola Kontseilua, eta erabakigarria da, eskola-elkartearen partaidetzarekin, kudeaketa modu demokratikoan eta erantzukizunez garatzeko.
- Indarrean den legediak funtsezko funtzioak esleitzen dizkio: Ikastetxearen Hezkuntza Proiektua, ikasturteko plana eta memoria onartzea, ikastetxeko jarduera orokorra gainbegiratzea, ikastetxeko ordutegia eta egutegia onartzea...
- Eskola Kontseilua eskolaren funtzionamenduaren arduradun nagusia da.
- Eskola Kontseilua hezkuntza komunitateko kide guztien ordezkaritzaz osatuta dago: zuzendaritza taldea, irakasleak, gurasoak, ikasleak...
- Parte-hartzea gure hezkuntza-sistemaren oinarrizko osagaietako bat da eta Vitoria-Gasteiz hiriak ia ehun Eskola Kontseiluk osatutako sare zabala du: 2.500 lagun inguruk esku hartzen dute sare horretan.
Lotura interesgarriak
Eskola Kontseiluetan nola parte hartu EHIGEk, Euskal Herriko Guraso Elkarteen Federazioak egindako esku-liburua
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.