Udal Hezkuntza Jarduerak - Europako basoak: baso mediterraneoa
2022-2023 ikasturtea / Gaia: Ingurumena eta Klimaren aldeko ekintza
Azalpena
XX. mendearen erditik aurrera, giza jarduerak eragindako ingurumenaren narriaduraren ondorioz, biodibertsitatearen galera larria eman da. Horri Seigarren Suntsipena deitu zaio.
Egoera horren aurrean gora egin du kontzientzia ekologikoak, eta basoko flora zaindu beharra ekarri du. Horrenbestez, Lorategi Botanikoak kontserbaziora eta ingurumen-hezkuntzara bideratutako gune bilakatu dira.
Jarduerak hainbat atal ditu: Olarizuko lorategi botanikoaren oinarriei buruzko sarrera teorikoa, landareak identifikatu eta sailkatzeko jarduera bat, eta espezieak ezagutzeko jolas bat. Faseak: 1: Olarizuko lorategi botanikoa ezagutzen; 2: Jinkana: "Bidaia Europako basoetara", 3: "Espezieak identifikatzea", 4: "Espezieak kokatzea".
Unitate didaktikoa: Europako basoak: baso mediterraneoa
Balioak
Iraungarritasuna.
Helburuak
- Lorategi botanikoak kontserbaziorako eta ingurumen-hezkuntzarako guneak diren aldetik ikasleen artean horien ezagutza sustatzea.
- Tokiko, eskualdeko, Europako eta munduko landareen biodibertsitatea ezagutzera ematea.
- Sailkapen sistematikoaren eta taxonomiaren kontzeptuen hastapenak irakastea ikasleei.
- Talde-lana sustatzea eskolaz kanpoko ingurunean.
Hartzaileak
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2. maila).
Antolamendua
- Lekua: Olarizuko Lorategi Botanikoa.
- Egutegia: 2023ko martxoaren 24tik apirilaren 27ra.
- Ordutegia: 09:00 - 12:00.
- Iraupena: 3 ordu.
- Parte-hartzaile kopurua, gehienez: 30.
- Garraioa: ez.
- Hizkuntza: Gaztelania, Euskara.
Parte hartzeko betebeharrak
- Ordaintzekoa: ez.
- Ikastetxea arduratuko da jardueran parte hartzen dutenek beren gain hartu behar dituzten osasun babeserako neurriak betetzen dituztela bermatzeaz.
- Ikastalde bakoitza bere irakaslearekin batera joango da, eta irakasle horren ardura izango da haiek behar bezala portatzea jarduera gauzatzen den bitartean.
- Jarduerara joaterik ez balego, IGIari jakinarazi eta arrazoi justifikatua azaldu beharko litzaioke, gutxienez bi lanegun lehenago. Justifikaziorik gabe ez joateak jarduera horretan baja ematea eragingo du.
- Ikastetxeak jarduera honetan parte hartzea zabaltzen duenean, berariaz aipatuko ditu udala antolatzaile gisa eta Vitoria-Gasteiz hiri hezitzailea proiektua.
Informazioa
Inskripzioari buruzko informazioa posta elektronikoz bidaliko zaie inskripzioa egin dutenei.
Antolatzailea: Ingurugiro Gaietarako Ikastegia.
- Harremanetarako: Moisés Ruiz de Azua.
- Telefonoa: 945 161616 Luz. 4960
- E-posta: mruizdeazua@vitoria-gasteiz.org
Web orri interesgarria: Olarizuko lorategi botanikoa
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.