Udal Hezkuntza Jarduerak - Germoplasma bankua: bizitza aurrezten etorkizunerako

Medio ambiente actividades educativas
2022-2023 ikasturtea / Gaia: Ingurumena eta Klimaren aldeko ekintza

Izena eman

Azalpena

Olarizuko Lorategi Botanikoko Landare Germoplasmaren Bankuan, hazien bilduma tenperatura baxuan eta hezetasun-baldintza egokietan gordetzen da, haziek luzaroan eutsi diezaioten ugaltzeko gaitasunari. Germoplasma Bankua funtsezkoa da biodibertsitatearen galerari aurrea hartzeko, izan ere, desagertzeko arriskuan diren espezieen etorkizuna bermatzen baitu, ingurune naturaletik kanpo kontserbatzen direla ziurtatzen du, eta ingurune naturalean kontserbatzeko neurriak sustatzen ditu.

Jardueraren nondik norakoak: Germoplasma-bankuei buruzko azalpen-bideoa ikusiko dute ikasleek, arriskuan diren espezieak babesteko Olarizu inguruan diren guneak bisitatuko dituzte, biodibertsitatea neurtzeko saiakuntza egingo dute laginketa-taularekin, germoplasma-bankua ezagutuko dute eta bertan haziekin egingo dute lan, baita haziak garbitu eta banandu ere.

Informazio gehigarria:

Balioak

Iraungarritasuna.

Helburuak

  • Lorategi botanikoak kontserbaziorako eta ingurumen-hezkuntzarako guneak diren aldetik ikasleen artean horien ezagutza sustatzea.
  • Tokiko, eskualdeko, Europako eta munduko landareen biodibertsitatea ezagutzera ematea.
  • Sailkapen sistematikoaren eta taxonomiaren kontzeptuen hastapenak irakastea ikasleei.
  • Talde-lana sustatzea eskolaz kanpoko ingurunean.

Hartzaileak

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4. maila).

Antolamendua

  • Lekua: Olarizuko parkea eta etxaldea.
  • Egutegia: 2023ko otsailaren 22tik 28ra.
  • Ordutegia: 09:00 - 12:00.
  • Iraupena: 3 ordu.
  • Parte-hartzaile kopurua, gehienez: 30.
  • Garraioa: ez.
  • Hizkuntza: Gaztelania, Euskara.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Ordaintzekoa: ez.
  • Ikastetxea arduratuko da jardueran parte hartzen dutenek beren gain hartu behar dituzten osasun babeserako neurriak betetzen dituztela bermatzeaz.
  • Ikastalde bakoitza bere irakaslearekin batera joango da, eta irakasle horren ardura izango da haiek behar bezala portatzea jarduera gauzatzen den bitartean.
  • Jarduerara joaterik ez balego, IGIari jakinarazi eta arrazoi justifikatua azaldu beharko litzaioke, gutxienez bi lanegun lehenago. Justifikaziorik gabe ez joateak jarduera horretan baja ematea eragingo du.
  • Ikastetxeak jarduera honetan parte hartzea zabaltzen duenean, berariaz aipatuko ditu udala antolatzaile gisa eta Vitoria-Gasteiz hiri hezitzailea proiektua.

Informazioa

  • Inskripzioari buruzko informazioa posta elektronikoz bidaliko zaie inskripzioa egin dutenei.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.