Udaleko Hezkuntza Jarduerak - Zeinu Hizkuntzara hurbiltzea

Bizikidetza eta Aniztasuna

2022-2023 ikasturtea / Gaia: Bizikidetza eta Aniztasuna

Izena eman online

Azalpena

Jaduera honen nahia hezkuntza komunitatea sentsibilizatzea eta gorren komunitatera hubiltzea eta ezagutaraztea da. Lantegi honi esker gorrek euren egunerokotasunean eta entzuleen gizarte batean pairazen dituzten zailtasun komunitatiboak eta eurekin komunikatzeko erak ezagutuko ditugu Zeinu Hizkuntzaren oinarrizko edukiak ikasiz.

Balioak

Gizalegea, ekitateta, inklusioa.

Helburuak

  • Aniztasunaren kultura sustatzea.
  • Entzumen urritasunarekiko sentsibilitatea eta gorren komunitatearen ezagutza.
  • Zeinu Hizkuntzaren (LSE) oinarrizko hiztegia ezagutaraztea.

Hartzaileak

DBHko, DBHOko eta HHIko ikasleak.

Antolamendua

  • Lekua: ikastetxean bertan.
  • Egutegia: eskaera onartu ondoren zehaztuko da ikastetxearekin batera egutegi eta ordutegia.
  • Iraupena: 2 ordu.
  • Hizkuntza: euskara edo gaztelania eta Zeinu Hizkuntza.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izena ematea: Aldez aurretik izena eman behar da.
  • Ordaintzekoa: ez
  • Oharrak: izena-emateak plazak baino gehiago izanez gero, Bizikidetza eta Aniztasuna Zerbitzuak esleitzeko irizpideak ezarriko ditu.
  • Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.

Laguntzailea

  • Koordinatzailea: Alkatetzaren eta Erakunde Harremanen Saila, Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzua.
  • Kolaboratzailea: Arabako Gorrak Elkartea
  • Harremanetarako: Jone Lauzurka. 945 16 16 16, luzp.: 6523. / jlauzurika@vitoria-gasteiz.org.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.