Udaleko Hezkuntza Jarduerak – Aita, ama! Erosi, erosi, erosidazu!

Osasunerako hezkuntza

2022-2023 ikasturtea / Gaia: Osasunerako Hezkuntza

Izen-ematea

  • 1. lehentasuna: irailaren 9tik 23ra.
  • 2. lehentasuna: irailaren 14tik 23ra.
  • 3. lehentasuna: irailaren 26tik 30ra.

Izena eman online

Deskribapena

Lantegi hau bi saio hauek egituratzen dute:

Lehenengoak 6 arazo multzo mahairatuko ditu lan taldeetan, testu labur batek lagundutako irudi baten bitartez.

Ikasleek sei taldetan banatuko dira eta txandaka pasatuko dira mahai-zapiz jantzitako sei mahaietan zehar; talde bakoitzak ikastetxean azaldutako arazo multzo bat hartuko du, eta minutu batean gaiak zer irudikatzen dion pentsatu eta mahai-zapian idatzi beharko du (word cafe metodologia).

Honako hauek izango dira lan mahaietan aztertu ahal izango diren gaiak:

  • Erosketa konpultsiboak (jantziak, oinetakoak, janari lasterra...).
  • Supermerkatuan erostea.
  • Odolezko meak Afrikan, eta gure mugikor, tablet eta ordenagailuetan duten eragina.
  • Jantzien marka handietarako lan egiten duten oihal fabriketako egoera eskasak.
  • Gehiegizko ontzi.
  • Klima-aldaketa.
  • Ozeanoetako plastiko-uharteak.
  • Produktu kimikoen agerpena gure ibaietan.
  • Erleen heriotza.
  • Bestelakoak.

Behin talde guztiek mahai guztietatik pasa ondoren, talde bakoitza egokitu zaion mahaian jarrita geratuko da, eta bertan dagoen gaia izango da talde horri esleitutakoa lantegiaren bigarren zatia aurrera eramateko.

Fitxa bat hiru galderekin eta erantzunak bilatzeko materialarekin (erreportajea, artikuluak, bideoak, web guneak...) emango zaie. Honakoa aztertuko da: zertan den arazoa, zeintzuk diren arrazoiak eta ondorioak, nola saihets daitezkeen/ litezkeen, nola dauden lotuta gure bizitzeko eta kontsumitzeko erarekin, zein den gure erantzukizunaren maila, alternatibak, haiek saihesteko har ditzakegun neurriak. Ahal dela tableta edo ordenagailua erabiliko da taldeko, ikastetxearen kontura, informazioaren bilaketa erraztearren.

Talde guztiek modu erakargarrian diseinatutako power point batean eman beharko dituzte erantzunak, gerora emaitzak aurkeztu ahal izateko.

Bigarren saioa: Bateratze-lana egingo da, horrela talde bakoitzak mahairatutako arazo-multzoa, lortutako emaitzak eta hobetzeko aukerak aurkeztuko dizkie gainerako taldeei. Horretarako talde guztiek idatzitako mahai-zapiaren laguntza grafikoa eta power point bidezko aurkezpena izango dute laguntzeko.

Bigarren zati honetarako sarrera gisa jolas bat egingo da: produktu bat arazo multzo bati lotu beharko zaio.

COVID-19aren ondorioz, hitzaldiak ezin izango balira aurrez aurre egin, online egiteko modua bilatuko genuke, bideokonferentzia bidez edo beste nolabait.

Horren aurretik, egiten duen enpresarekin hitz egingo genuke.

Baloreak

Erantzunkizuna.

Helburuak

Kontsumo arduratsuaren aldeko sentiberatasuna eta kontzientzia piztea, erosketaren behar errealak balioetsita, eta autokontrolaren alde eginda, erosketa konpultsiboak saihestuta, baliabide naturalen kontsumoa eta zaborrak sortzea nabarmen gutxituta, eta pertsonen lan baldintzak kontuan hartuta.

Hartzaileak

Derrigorrezko Lehen Hezkuntza (5. eta 6. mailak), Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2. mailak), Oinarrizko Lanbide Heziketa (1, 2. eta 3. mailak).

Antolamendua

  • Lekua: ikastetxean edo telematikoki.
  • Egutegia: 2022-2023 ikasturtea.
  • Ordutegia: eskola bakoitzekoa.
  • Iraupena: gehienez 2 saio egingo dira eta saio bakoitzak 60 minutu iraungo du.
  • Hizkuntza: gaztelania, euskara.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izen-ematea: izen-emate fitxa bat bete behar da ikasgela bakoitzeko.
  • Prezioa: doan.
  • Oharrak: izena eman duten ikasleen hezkuntza-premia bereziak adieraziko dira, hala badagokio. Izena emateko fitxan ordutegi- eta egutegi-lehentasuna adieraziko da.

Izena emateko fitxa udalaren web-orriaren bitartez bidaliko da. Eskariei erantzungo zaie, inskripzio-ordenaren eta aurrekontu-erabilgarritasunaren arabera.

Ikastetxeak jarduera horretan parte hartzen duela zabaltzen duenean, Udal eta Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua aipatuko ditu.

Izena emateko epea amaitu ostean, eta plaza guztiak bete ezean, izena emateko epe berri bat irekiko da.

Informazioa

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.