Zabalganeko GE - Eraikitzeko prozesua (bukatuta)

CC Zabalgana GE

Zabalganeko gizarte etxea Juan Gris kalean eraiki da, 5. sektorean (Aldaia).

Zabalgana, Mariturri, Borinbizkarra, Elexalde eta Aldaian bizi diren 22.248 auzokideei emango die zerbitzu aurtengo azken hiruhilekotik aurrera.

Honela banatutzen da:

  • Sotoan (1.032,13 m2), kirol, kultura eta gizarte jarduerak kokatutako dira.
  • Beheko solairuan (8.664,69 m2), sarrera nagusia, elkartze aretoa, kafetegia, komunak, familientzako liburutegia, gazte kluba, infoteka, argazkigintza laborategiak (analogikoa eta digitala), ludoteka, bilera aretoa, lantegiak, erakusketa eta hitzaldi eremua, aisialdiko igerilekua, aldagelak, kirol pista, herritarrei laguntzeko bulegoa eta ekitaldi aretoa.
  • Lehen solairuan (1.775,99 m2), helduentzako liburutegia, mediateka, ikasteko gela, dantza eta antzerkia lantegia, komunak, bi gimnasio, aldagelak eta kiroldegiko harmailak.
  • Azalera eraikia, guztira: 11.472,81 m2

Desde el cielo 1

Zabalganeko gizarte etxea eraikin berezia izango da, bolumen konpaktu bakarra izan beharrean ia lursail osoan (15.650 m2) hedatuko baita, topografiara moldatuz.

Auzokoei eskainiko dizkien baliabide eta zerbitzuei dagokienez, igerileku ludikoa nabarmendu daiteke -igeri egiteko beste bat ere izango da-, bi gimnasioak eta dantza aretoa. Horretaz gain, liburutegia, familientzako liburutegia, ikasteko gela, elkartze aretoa, ludoteka eta ludokluba izango ditu. Lantegi eremu bat ere jarriko da, sukaldaritza, eskulanak eta bestelako jarduerak egiteko.

Espazio guztiak oso zabalak izango dira, orube osoa baliatuko baita. Sarrera nagusiaren aurrean plaza publiko handia egingo da, 1.400 m2-koa, eta eraikinaren inguruan, lorategi eremuak. Barrualdeko espazio gehienek ere argi naturala izango dute, patio ingelesak jarriko baitira.

Hirian eraikitzen den 14. gizarte etxea da (Salburukoa 13.a da). Zabalganekoarekin gizarte etxeen sarea osatutzat jotzen da.

Desde el cielo 2

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.