Udal Haur Eskolak

Haur Eskoletako argazkia

Haurrari bere famili esparrutik kanpoko beste pertsona batzuekin -haur nahiz nagusi- esperientziak partekatzeko aukera ematen dion hezkuntza-zerbitzua da udal haur eskola; hain zuzen ere, haurrak jaiotzen denetik heziketa jasotzeko duen eskubideari bide ematen zaio hartara.

Bi funtzio ditu oinarritzat Udalaren Haur Eskolen Sarearen Hezkuntza Proiektuak, haurren funtsezko eskubideak baitira: funtzio hezitzailea eta funtzio ludikoa. Printzipio pedagogikoen esparru komuna garatzen du, eskolako bizitza osoa zeharkatu eta hezkuntza-praktika sostengatzen duena, eta eskola bakoitzean zehazten da Haur Eskolaren Hezkuntza Proiektuan. Haren lanketa berria Hezkuntza Zerbitzuaren Plan Estrategiko 2016-2022an kokatzen da.

Udal Haur eskola guztiek dituzte 2-3 urte, 1-2 urte bitartekoentzako gelak eta 0 -1 urte bitartekoentzat (sehaska gelak).

Guztiek jantoki zerbitzua daukate.

Informazio gehiago: Nola funtzionatzen dute Udal Haur Eskolek?.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.