Haur eskoletan izena ematea

Matrikula

2009ko martxoaren 17an Vitoria-Gasteizko Udalak eta Haurreskolak Partzuergoak sinatutako akordioa dela eta, Vitoria-Gasteizen plaza publikoak kudeatzeko leihatila bakarra sortu zen.

Dokumentazioa eta inprimakiak

Jatorrizko Dokumentazioa
Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Hezkuntza Zerbitzuak ofizioz egiaztatuko ditu

  • Haurraren eta familia unitatearen erroldako datuak.
  • Familia unitatearen 2017ko errenta aitorpenaren datuak (errenta aitorpena egin eta Araban aurkeztu badira).
  • Haurraren guraso edo tutoreen lan egoera (Gizarte-Segurantzarako kotizazioa egiten bada edo langabezia-prestazioa jasotzen bada).
  • Ikastetxe horretan ikasten edo lan egiten duten senideak izatea.
Familiek aurkeztu beharreko agiriak:
  • 2017ko errenta aitorpenaren kopia (zergak Araban ordaintzen ez badituzue).
  • 2017ko diru-sarreren agiria (errenta aitorpena egiten ez baduzue).
  • Amaren, aitaren edo legezko tutorearen lan egoeraren egiaztagiria (Gizarte Segurantzako erregimenean kotizatzen ez baduzue edo beste mutualitate edo erregimen bereziren batekoak bazarete).
  • Zuen lanpostuan noiz hasiko zareten erakusten duen enpresaren egiaztagiria, adingabeak zaintzeko lan-utzialdian bazaudete:
  • Izen-emate ohiko epean egindako eskarietarako (2019ko maiatzaren 2tik 10era), "lan-egoera aktiboan" zaudetela ulertuko da, baldin eta lanpostuan 2020ko urtarrilaren 1a baino lehen hasten bazarete.
  • Ikasturtea hasita egiten diren eskarien kasuan, "lan-egoera aktiboan" zaudetela ulertuko da zuen semearen edo alabaren eskolatzearen hasierako hilabetean edo hilabete horren hurrengoan hasten bazarete zuen lanpostuan.
  • Lan Eskaeraren Alta eta Berritze Agiri eguneratua (DARDE).
  • Familia ugariaren agiria.
  • Eskaera egin duen haurraren minusbaliotasun-mailari buruz erakunde eskudunak emandako egiaztagiria eta, hala dagokionean, baita amarena, aitarena, legezko tutorearena edota anai-arrebena ere.
  • Haurra ez badago Vitoria-Gasteizko udalerrian erroldatuta baina zuen lanpostua Vitoria-Gasteizen baduzue, enpresaren ziurtagiria aurkeztu behar duzue, eta amaren, aitaren edo legezko tutorearen lanpostuaren helbidea zehaztuko da egiaztagiri horretan. Zeuen kontura lan egiten duzuen langileak bazarete, Ekonomia Jardueren Zergako altari dagokion agiria aurkeztu behar duzue.
Oharrak:
  • Guraso bakarraren egoera famili liburuaren bitartez egiaztatuko da baldin eta bakarra bada gurasotzat ezagutua, edo haurraren inguruan epaileak emandako ebazpenaren bitartez, bi gurasoak badaude ezagututa.
  • Ezintasun iragankorra eta amatasun/aitatasun lizentziak lan-egoera aktibotzat joko dira.
  • Ikaslearen zaintza guraso bakar baten gain badago, honen legezko bikotea ere ikaslearen aitatzat edo amatzat joko da. Pertsona honen seme-alabak ere anaia-arrebatzat joko dira ikaslearekin batera bizi badira.

[igo]

Sarrera baldintzak

  • Bi sareetako eskolak eskatu ahal izango dira, Haur Hezkuntzako Udal Sarekoak zein Partzuergokoak, 2018 eta 2019. urteetan jaiotako haurrentzat, eta Udal Sarekoak ere 2016.urtean jaiotako haurrentzat. 2018ko maiatzaren 5etik 19ra bitartean jaiotakoentzat eskabidea maiatzaren 6tik 22rara arte aurkeztu behar da.
  • Izena emateko epea bukatu ondoren jaioko diren haurrentzat egingo diren eskabideak ez dira epez kanpokoak izango. Izan ere, haurrak 16 aste betetzean bere eskabidea itxarote zerrendan sartuko da, baremoan lortu zuen puntuazioarekin.
  • 2020ko urtarrilean eta otsailean jaiotakoentzat ere, Haurreskolak Partzuergoko eskoletarako ikastokia eska daiteke.
  • Gutxienez guraso edo tutoreetako baten bizileku bera izan beharko du haurrak. Adoptatzeko dauden haurrek ez dute hori justifikatu beharko matrikula gauzatzeko unera arte. Nolanahi ere, adopzio tramiteak bukatzen direnean familiari dagokio horren berri ematea eta familia liburua aurkeztea.
  • Ikasturte bakoitzerako ematen diren arauetan adierazitako moduan egin beharko da eskabidea. Epez kanpo aurkeztutako eskabideak matrikulazio-prozedura bukatutakoan hartuko dira kontuan.
  • Aurreko ikasturtean matrikulatuta egon ziren haurrentzat berriro lekua eskuratzeko eskabideak eskolan bertan aurkeztu beharko dira. Matrikula ezarritako epean berritzen ez bada eskolan baja emango zaio haurrari, hots, epea bukatu ondorengo data duten eskabideak matrikula berrietarako prozedurari jarraituz bideratuko dira.
  • Aurreko ikasturteetan jasotako zerbitzuengatik ordaindu beharreko kuotak ordainduta eduki beharko dira.
  • Haurrek hamasei aste beteta izan beharko dute haur eskolan hasterako.

[igo]

Eskabideak eta epeak

Eskabide-orriak lortzea | Eskabide ematea | Baldintzak | Hizkuntza eredua | Jantoki zerbitzua | Hezkuntza premia bereziak | Epeak 2017, 2018. eta 2019. urteetan jaiotako haurrentzat

Eskabide-orriak lorbidea
Eskabide ematea
  • Herritarrei laguntzeko bulegoetan
  • Herri-administrazioen administrazio-prozedura erkidearen urriaren 1eko 39/2015 legeko 16.4 artikuluan ezarritako moduan ere aurkeztu ahal izango dira.
Baldintzak
  • Lekua zein eskolatan lortu nahi den adierazi beharko da lehenik eskabide-orrian; gehienez hiru eskola markatuz, lehentasun-hurrenkeran.
  • Eskabideak araudi honetan ezarritako baremoa erabiliz lortzen den puntuazioaren arabera ordenatuko dira. Hurrenkera horri jarraituz, eskatu diren eskoletatik leku hutsik dagoen lehenengoan emango zaio plaza bakoitzari.
  • Eman den lekuari uko eginez gero, leku libreak banatzeko prozesurako baja emango zaio eskabideari. Horrenbestez, leku bat eskuratu ahal izateko interesdunak beste eskabide bat egin beharko du, baina eskabide hori epez kanpokotzat joko da ondorio guztietarako.
Hizkuntza eredua

Partzuergo Haurreskoletan D eredua bakarrik eskaintzen da. Udal haur eskoletan berriz, familiak izena ematean, hizkuntz eredu bat nahiz bestea aukeratzen duelarik ere, horrek ez du eraginik izango onartze prozesuan; gela bakoitzeko hizkuntz eredua gehiengoak eskatutakoaren arabera erabakiko baita.

Jantoki zerbitzua

Udaleko Haur Eskoletan jantoki zerbitzua eskatu duten eta eskolara joateko lekua lortu dutenen artean banatuko dira jantokiko lekuak, bai aita-amak, bai tutoreak biak lanean dituzten umeei lehentasuna emanez-edo horren antzeko egoeraren batean daudenei, baremoari jarraiki- hau da, egoera hori justifikatzen ez duten familien eskabideen aurretik jarriko dira horiek.

Sehaska gelan (0-1 urteko haurrak) bazkaria familiak eraman behar du eta ordutegi horretan matrikulatuta dauden guztiek erabil dezakete zerbitzu hori.

Haurreskolak Partzuergoko Eskoletan familia bakoitzak aukeratuko du, janaria etxetik eraman nahi duen, edo, catering-zerbitzua erabili nahi duen, betiere hori bidegarria denean. Catering-zerbitzua erabiliz gero, zerbitzu horren kudeaketa familiek egingo dute. Nolanahi ere, catering-zerbitzu horren kostua ez da hileko kuotan sartzen.

Premia bereziak dituzten umeak

Premia bereziak (hezkuntza, elikadura...) dituzten haurrentzako eskaerak Hezkuntza Zerbitzuaren bulego nagusietan (Frai Zacarias Martinez kalea, 3) aurkeztea komeni da, familiek argibide eta orientabide gehiago izan dezaten.

Epeak 2016, 2017 eta 2018. urteetan jaiotako haurrentzat
  1. Eskabide-orriak jaso eta -dokumentazioarekin batera- aurkezteko epea: maiatzaren 2tik 10era.
  2. Behin-behineko zerrendak argitaratzea: ekainaren 7an.
  3. Erreklamazioak aurkezteko epea: ekainaren 7tik 12ra.
  4. Behin betiko zerrendak argitaratzea: ekainaren 24a.
  5. Matrikula gauzatzea: ekainaren 24tik 28ra.

[igo]

Izena emateko epea, behin 2018-2019 ikasturtea hasita eskolan lekua lortzeko

Ikasturtea hasi ondoren ere eska daiteke lekua.. Hutsik gelditu diren lekuak eskaintzeko, itxarote-zerrendara joko da; zerrenda bakarra izango da adin-tarte bakoitzeko, eta baremoaren arabera eskatzaile bakoitzak lortutako puntuazioaren arabera ordenatuko da zerrenda hori.

Honela osatuko da zerrenda:

− Izen-emate ohiko epean (apirilaren 2tik maiatzaren 10era eta maiatzaren 22 arte 2019ko maiatzaren 5etik 19ra jaiotakoentzat) aurkeztutako eskariak, lekurik lortu ez zutenak. Baremazioan lortutako puntuazioaren arabera ordenatuko dira eskaera horiek.

− 2019ko maiatzaren 19az geroztik jaiotako haurren eskariak. "Epe barruan" egindako eskaeratzat hartuko dira eskaera horiek, eragin guztietarako. Baremoan lortutako puntuazioaren arabera ordenatuko dira, aurreko ataleko eskaerekin batera. Haurrak 16 aste bete ostean hasiko dira eskolan.

− Izen-emate ohiko epe arruntetik kanpo aurkeztutako eskariak (aurreko puntuan adierazi direnak salbu). Baremazioaren ostean, epe barruan aurkeztutakoen ondoren ordenatuko dira.

− Lekua lortu ondoren matrikulatu ez zirenen eskariak edota hutsik ziren lekuetarako eskaintzari uko egin ziotenak. Baremoaren arabera ordenatuko dira, epez kanpo aurkeztutakoekin batera.

Ikasturtean zehar, puntuazioaren arabera beteko dira hutsik gelditu diren lekuak, prozedura honi jarraituz:

  • Eskolatzea hastea nahi duzuen hilabetea baino 2 hilabete lehenago aurkeztu behar duzue eskaera.
  • Lekua lortu duten haurren familiei deituko diegu.
  • Hilabete bakoitzean, 1etik 15era bitartean eskainiko ditugu lekuak, hurrengo hilabetea egokitzealdia hasteko. Horretarako, lekuak zer hilabetetan eskaini diren kontuan hartuta, hilabete hori baino lehen aurkeztu diren eskari guztiak hartuko ditugu aintzat.
  • Haurrak 16 aste betetzen dituen hilabetean eskaintzen bazaio lekua, data horretan has dezakezue egokitzealdia, matrikula ordaindu eta gero, edo hurrengo hilean ere has dezakezue.

Gure lanerako ohiko prozesua horixe izan arren, sor daitezke egoera bereziak ere, eta, horrelakoetan, adierazitako epe horretatik kanpo ere kudea daitezke egoera horiek. Adibidez, eskain daitezke hutsik geratutako lekuak aurrez adierazitako denboraldi horren zain egon beharrik gabe, hutsik leku dezente dituzten eskolen kasuan eta ezarritako epean leku horiek ez direla beteko aurreikusten bada. Hutsik dauden lekuak ezarritako denbora-epean kudeatu ezin direnean ere, beste denbora-epe bat ezarriko da, horiek kudeatzeko egun gehiago behar direnean.

Kontuan izan, halaber, honako alderdi hauek ere:

- Udalaren Haur Eskolak: normalean, ez da hutsik geratutako lekuak betetzera joko ikasturtearen azken hiruhilekoan.

- Haurreskolak Partzuergoa: haur batek baja hartzen badu eta gehienez ere lau hilabeteko epean lekua berriro eskatzen bada, berriro matrikulatu ahal izango da, lekuren bat hutsik badago, betiere, eta hilabete horiei dagokien zenbatekoa ordaindu bada, Haurreskolak Partzuergoak aztertuko dituen salbuespenetan izan ezik.

[igo]

Lekuak banatzeko moduak

Eskaerak barematzeko Eusko Jaurlaritzaren 35/2008 Dekretuan eta Udalaren eta Haurreskolak Partzuergoaren artean sinatutako akordioan ezarri diren honako irizpideei jarraituko zaie.

2017ko familia-unitatearen urteko errenta:

  • 9.906,40 €-ko diru-sarrerak edo txikiagoak: 1,5 puntu
  • 9.906,41-etik 29.719,20 €-ra arteko diru-sarrerak: 1 puntu
  • 29.719,21-etik 49.532,00 €-ra arteko diru-sarrerak: 0,5 puntu
  • Horrez gain, haurra ez den adin txikiko seme-alaba bakoitzarengatik: 0,25 puntu.

Atal honetako gehieneko puntuazioa: 3 puntu.

Helbidea edo lantokia (kontzeptu ez metagarriak):

  • Haurra Vitoria-Gasteizen erroldatuta badago eta haren helbidea bat badator gutxienez amaren, aitaren edota legezko tutoreetako baten helbidearekin: 5 puntu.
  • Haurra Vitoria-Gasteizen erroldatuta ez badago baina amak, aitak edota legezko tutoreetako batek Vitoria-Gasteizko udalerrian lan egiten badu (amak, aitak edota legezko tutoreak eskabidean adierazitako eskolan lan egiten duenean emandako puntuazioa ez da bateragarria honako puntuazio honekin): 2 puntu.

Atal honetako gehieneko puntuazioa: 5 puntu.

Eskabidea egin den eskolan lan egiten duten edo matrikulatuta dauden senideak izatea (kontzeptu hauek ez dira metagarriak):

  • Anai-arreba bat edo gehiago dago matrikulatuta eskabidean adierazitako eskolan 2018-2019 ikasturtean, eta berritu egin dute matrikulazioa 2019/2020 ikasturterako: 9 puntu.
  • Guraso edo legezko tutoreetako batek edo biek lan egiten dute eskabidea egin den eskolan: 7 puntu.

Atal honetako gehieneko puntuazioa: 9 puntu.

Familia ugariak:

  • Kategoria orokorreko familia ugarikoa izateagatik: 1 puntu.
  • Kategoria bereziko familia ugarikoa izateagatik: 1,5 puntu.

Atal honetako gehieneko puntuazioa: 1,5 puntu.

Aniztasun funtzionala (%33ko edo handiagoko desgaitasuna):

  • Eskabidea egiten den haurrak: 2 puntu.
  • Guraso edo legezko tutore batek zein biek nahiz anai-arrebaren batek % 33ko desgaitasuna edo handiagoa izateagatik: 1 puntu.

Atal honetako gehieneko puntuazioa: 2 puntu.

Haurraren guraso edo tutoreen lan egoera:

  • Bi guraso dituzten familien kasuan, guraso biek edo legezko tutore biek lan-merkatuan lan egiten dutenean: 4 puntu.
  • Guraso bakarreko familien kasuan,amak, aitak edo legezko tutoreak lan-merkatuan lan egiten duenean: 4 puntu.
  • Bi guraso dituzten familien kasuan, gurasoetako batek edo legezko tutoreetako batek lan-merkatuan lan egiten duenean eta bestea langabezia-egoeran dagoenean: 1 puntu.
  • Bi guraso dituzten familien kasuan, guraso biak edo legezko tutoreak langabezia-egoeran daudenean: 1 punto.
  • Guraso bakarreko familien kasuan, ama, aita edo legezko tutorea langabezian dagoenean: 1 puntu.

Atal honetako gehieneko puntuazioa: 4 puntu.

Lan-egoera aktiboan daudela ulertuko da, lanerako ezintasun iragankor egoeran daudenean edota amatasunagatiko edota aitatasunagatiko baimen-egoeran daudenean nahiz adin txikikoak zaintzeko baimena eskatu dutenean.

Berdinketarako irizpideak

Berdinketarik gertatuz gero, aurreko irizpideen araberako puntuazioaren hurrenkerari erreparatuko zaio. Ondoko irizpideei eta ordenari jarraiki egingo da sailkapena:.

  1. Ikastetxean lan egiten duten edo bertan matrikulatuta dauden senideen atalean puntu gehien lortu dituzten eskariak.
  2. Haurraren bizilekua edo amaren, aitaren edo legezko tutorearen lantokiaren kokalekua aintzat hartzen duen atalean lortutako puntuaziorik handiena.
  3. Ezintasunen atalean puntu gehien lortu dituzten eskariak.
  4. Familia ugarien atalean puntu gehien lortu dituzten eskariak.
  5. Errentaren atalean puntu gehien lortu dituzten eskariak.

Berdinketa izaten jarraituz gero, berdinketa apurtuko da hauste hizkiaren bidez. Hizki hori urtero zehaztu ohi du Eusko Jaurlaritzak ausaz. Baremoa aplikatzerakoan alderdi hauek hartuko dira aintzat:

- Aurre-matrikula garaian egiaztatzen diren egoerak bakarrik hartuko dira kontuan

- Adin taldeak bereizturik aplikatuko dira adierazitako puntuazioak eta horren arabera lekuak banatuko.

[igo]

Ebazteko epeak

Behin-behineko zerrendak
  • 2019ko ekainaren 7an

Eskabideak aurkezteko lekuetan, udal haur eskoletan eta Haurreskolak Partzuergoko haur eskoletan argitaratuko dira onartuen behin-behineko zerrendak eta behin- behineko itxarote zerrendak, baremoa aplikatzetik ateratako puntuazioen arabera ordenatuta.

esteka Online konsulta

Erreklamazioak aurkezteko epea:
  • 2019ko ekainaren 7tik 12ra, biak barne.

Idatziz aurkeztu ahal izango dira erreklamazioak, eskabideak aurkezteko lekuetan. Hautatze prozesuan hutsegite edo akatsen bat izan dela egiaztatzen bada bakarrik onartuko dira. Era berean, ez da onartuko hasierako eskabideari erantsitakoaz beste agiririk aurkeztea behin-behineko zerrendetan lortutako puntuazioa aldatze aldera.

Behin betiko zerrendak
  • 2019ko ekainaren 24an

Adierazitako lekuetan argitaratuko dira onartuen behin betiko zerrendak eta itxarote zerrendak, izandako erreklamazioak ebatzi ondorengo puntuazioen arabera ordenatuta.

esteka Online konsulta

Matrikula gauzatzea
  • 2019ko ekainaren 24tik 28ra

a. Matrikularen ordainketa:

- Haurreskolak Partzuergoaren Haur Eskoletan ez da matrikulazio-kuotarik ordaintzen.

- Udalaren Haur Eskoletan, matrikula egiten denean, kuota bat ordaindu behar da aurretiaz. Harrera egiteko eta eskolara ohitzeko hilabetearen kuota osorik edo zati batean ordaintzeko zuzenduko da kuota hori. Ez dute matrikularik ordainduko urteko familia-errenta 18.000 eurotik beherakoa duten familiek, ez eta 2017an jaiotako seme-alabak dituztenek ere.

Matrikula ordaintzeko, "ordainketa-agindua" eskuratu behar da Gizarte Etxeetako Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan, San Antonio kaleko 10. zenbakiko Herritarrei Laguntzeko Bulegoan edo udal webgunean. Bulego horietan ordain dezakezue matrikula, edo udal webgunearen edo finantza-erakunde laguntzaileen bidez ere egin dezakezue ordainketa.

b). Aurrekoa egin ondoren, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte familia guztiek esleitu zaien eskolan:

--Matrikula ordaindu izanaren egiaztagiria (Udalaren Haur Eskolen kasuan soilik).

--Haurraren bi argazki, agiri-tamainakoak.

--Txertaketa-txartelaren fotokopia.

--Osasun-txartelaren fotokopia.

--Medikuaren txostena, haurrak osasun-arazoak, alergiak edota elikadura-intolerantziak dituenean.

--Zuen ustez haurraren eskolatzean eragina izan dezaketen bestelako alderdiei buruzko dokumentazioa, banaketa bat edo dibortzio bat dagoenean edo izatezko bikotearen bizikidetza-egoera amaitzen denean.

Matrikula zehaztutako epe horretan egiten ez bada, eskolatzeko esleitutako lekua galduko duzue. Kasu horretan, eskolan berriro lekua eskatu nahi baduzue, berriro egin behar duzue eskaera, idatziz. Hala ere, zuen eskabidea "epetik kanpokotzat" hartuko da ondorio guztietarako.

esteka Ordainagiria jaitsi

esteka Ordainketa egiaztagiria jaitsi

[igo]

Kuotak

Haurreskolak Partzuergoko eskolak:
  • Familiek Haurreskola irekita egongo den 208 eguneko arreta zuzenagatik ordaindu behar duten kostua 11 hileko kuotatan zatitu egiten da, hilabete bakoitzean Haurreskola irekitzen den egun kopurua kontutan izan gabe.
  • Haurreskolako hileko kuotaren kalkulua, familia unitatearen errenta estandarizatuaren arabera egingo da.
Kuotak
Kuota tartea Errenta estandarizatuaren mailak Harrerako eta eskola-bizitzara ohitzeko hilabetea Bost orduko ordutegia Zortzi orduko ordutegia
1 10.000€ edo gutxiago 91€ 91€ 118€
2 10.001€ - 14.999€ 140€ 140€ 180€
3 15.000€ edo gehiago 160€ 160€ 208€
  • Errenta estandarizatua, familia unitatearen azken ekitaldiko oinarri zergagarri orokorraren eta oinarri zergagarriaren PFEZ aurrezkiaren batura da, familia bakoitzaren baliokidetasun koefizientearekin zatituta(*).

(*)Familia bakoitzaren baliokidetasun koefizientea, hurrengo baremoaren arabera familia bakoitzari ematen zaion puntuaketen baturaren arabera eskuratzen da:

- Bi gurasoz osatutako familia unitatearen partaide den eskatzailea: 1,0

- Ezkontide edo izatezko bikotea: 0,5

- Ezkontide edo izatezko bikoterik gabeko eskatzailea: 1,3

- Genero indarkeriaren biktima den eskatzailea: 1,3

- Familia unitatearen partaide den seme alaba bakoitza: 0,3

- %33 ko edo gehiagoko onarturiko elbarritasuna duen familia unitateko partaide den seme alaba bakoitza: 0,3 gehiago

- %33 ko edo gehiagoko onarturiko elbarritasuna duen eskatzailea edo ezkontidea: 0,3 gehiago

  • Kasu bakoitzean eskuduna den erakundeak behar bezala luzatutako dokumentuak egiaztatzen dituen egoerak bakarrik hartuko dira kontutan.
  • Izen emate epea itxi eta hileko kuotak kalkulatu ondoren, onartu eta ez-onartuen behin behineko zerrendekin batera argitaratuko dira haurreskolan bertan eta www.vitoria-gasteiz.org(Beste leiho batean irekiko da) web orrian.
  • Egokitutako kuota umea haurreskolan dagoen bitartean mantenduko da.
  • Erreklamazio epea amaitu ondoren, onartuen behin betiko zerrendekin batera, behin betiko kuotak argitaratuko dira.

*Familiaren urteko errentari buruzko dokumentazioa aurkeztuko ez balitz, dagokion ordutegiaren kuotarik altuena aplikatuko da.

Udaleko Haur Eskolak

Matrikula egiten denean, kuota bat ordaindu behar da aurretiaz. Harrera egiteko eta eskolara ohitzeko hilabetearen kuota osorik edo zati batean ordaintzeko zuzenduko da kuota hori.

Ordaindu beharreko prezioak hauek izango dira:

2017an, 2018an eta 2019an jaiotako haurrak, 18.000 eurotik beherako urteko errenta duten familietakoak
Ordutegia Matrikula-kuota Harrerako eta eskola bizitzara ohitzeko hilabetea Hileroko kuota
8:00etatik 13:00etara 0€ 0€ 0€
8:00etatik 16:00etara 0€ 2017 eta 2018: 32,60€
2019: 0€
2017 eta 2018: 32,60€
2019: 0€
2017an jaiotako haurrak
Ordutegia Matrikula-kuota Harrerako eta eskola bizitzara ohitzeko hilabetea Hileroko kuota
8:00etatik 13:00etara 0€ 0€ 0€
8:00etatik 16:00etara 0€ 41,60€ 83,20€

* Gabinetan, Aste Santuan eta uda denboraldian: dagokion kuota (ikusi beherago).

2018an jaiotako haurrak
Ordutegia Matrikula-kuota Harrerako eta eskola bizitzara ohitzeko hilabetea Hileroko kuota
8:00etatik 13:00etara 83,20€ 0€ 166,50€
8:00etatik 16:00etara 83,20€ 41,60€ 249,70€
2019an jaiotako haurrak
Ordutegia Matrikula-kuota Harrerako eta eskola bizitzara ohitzeko hilabetea Hileroko kuota
8:00etatik 13:00etara 83,20€ 0€ 166,50€
8:00etatik 16:00etara 83,20€ 0€ 216,40€

2017an jaiotako haurrentzat

2017ko urtean jaiotako haurrentzat: kuota bereziak izango dira funtzionamendu bereziko aldietan, hau da, Gabonetan, Aste Santuan eta udan.Uztailean kuota horren balioa 2018ko umeen kuotarena bezalakoa izango da; Gabonetako eta Aste Santuko kuoten balioa aldez aurretik jakinaraziko da.

[igo]

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.