Haur Eskola publikoei buruzko ohiko galderak
Nork eska dezake lekua haur eskola batean 2024-2025 ikasturterako?
Honako urte hauetan jaiotako haurren gurasoek edo legezko tutoreek:
- 2023an eta 2024an, Haurreskolak Partzuergoko Haur Eskoletan.
- 2022ean, 2023an eta 2024an, Udalaren Haur Eskoletan.
- Urtebetetik beherako haurrak, baldin eta haien gurasoak edo legezko tutoreak amatasun eta/edo aitatasun baimenak baliatzen ari badira.
- Seme-alaba adingabeak zaintzeko lan eszedentzian dauden eta laguntza ekonomikoa jastozen duten gurasoak edo legezko tutoreak dituzten haurrak.
Zeintzuk dira 2024-2025 ikasturterako izena emateko epeak?
1. Eskaerak eta dokumentazioa aurkezteko epea: 2024ko apirilaren 22tik maiatzaren 10era.
2024ko maiatzaren 10etik 15era bitartean jaiotako haurrek 2024ko maiatzaren 20ra arte (egun hori barne) eman ahalko dute izena.
2. Eskatzaileen zerrenda: 2024ko maiatzaren 22a.
3. Nahitaezko dokumentazioa zuzentzeko epea: 2024ko maiatzaren 23tik ekainaren 5era.
4. Behin-behineko zerrenda: 2024ko ekainaren 19a.
5. Erreklamazioetarako epea: 2024ko ekainaren 19tik.
6. Behin betiko zerenda: 2024ko uztailaren 1a.

Noiz eman ahal dugu 2024an jaiotako gure seme-alabaren izena?
- Izena emateko epe orokorrean aurkeztu dezakezue eskaera: 2024ko apirilaren 22tik maiatzaren 10era, 2024ko maitzaren 10 baino lehen jaiotako haurrentzat; eta maiatzaren 20ra arte, 2024ko maiatzaren 10etik 15era jaiotako haurrentzat.
- Ikasturtean zehar ere, leku bat eskatu ahal izango duzue, hilabetero 1etik 10era, eskolan hurrengo hilabetean hasi ahal izateko. Kontuan izan haurrak 16 aste eduki behar dituela beteta eskolan hasi ahal izateko.
Zein da izena emateko bidea Haurreskolak sarerako eta Udal Haur Eskoletarako?
- Online.
- Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan, hitzordua eskatuta.
- Edo Herri-administrazioen administrazio-prozedura erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeko 16.4 artikuluan ezarritako moduan.
Zein eskolatan eska daiteke lekua?
- 2022an jaiotzako haurrentzat, edozein Udalaren Haur Eskolatan.
- 2023an eta 2024an jaiotako haurrentzat, 24 eskoletako edozeinetan (Haurreskolak Partzuergoko haur eskoletan eta Udal Haur Eskoletan).
Nire seme-alabak 2023-2024 ikasturtean eskola batean dauka lekua, eta beste batera aldatu nahi dut 2024-2025 ikasturterako. Zer egin behar dut?
- Haurreskolak Partzuergoko Eskoletan ez dago zuzeneko lekualdatzerik; beraz, eskaera berri bat aurkeztu beharko duzu epe orokorrean eskola berrirako.
- Udal haur-eskoletan, berritze-orrian eskatuko da.
Nola esleitzen dira lekuak?
Eskaerak baremoaren arabera ordenatzen dira. Puntuen arabera ordenatzen dira, eta eskatutako eskolen artean plaza librea duen lehen plaza esleitzen zaizu.
Nola egiaztatzen da errenta?
- Familia-unitateko pertsona guztien 2022ko errenta-aitorpena aurkeztu behar da. Araban aurkeztu baduzue, eta Hezkuntza Zerbitzuari baimena ematen badiozue, oficios egiaztatuko da. Baimenik ematen ez badiozue edo Araban ez baduzu zerarik ordaindu, inskripzio-eskabideari familia unitatearen 2022ko errenta aitorpenaren fotocopia erantsi behar diozue.
- 2022ko errenta aitorpenik ez bada egin, eskabidearekin batera 2022ko diru-sarreren egiaztgiria aurkeztu beharko da.
Nola egiaztatu behar da desgaitasuna?
Eskumena duen erakundeak emandako desgaitasun-mailaren ziurtagiriaren bidez.
Nola egiaztatzen da gurasoen edo legezko tutoeren lan egoera?
- Gizarte Segurantzaren erregimen orokorrean kotizatzen baduzue: Gizarte Segurantzaren LAN BIZITZAREN ziurtagiri eguneratua.
- Gizarte Segurantzan alta emanda ez bazaudete: beste erregimen edo mutualitate batean alta emanda egotearen ziurtagiria.
- Behin betiko ezintasun iraunkor absolutuaren kasuan: Gizarte Segurantzaren ebazpenaren kopia.
- Orain arte lan egin ez duten pertsonen kasuan: Gizarte Segurantzaren ziurtagiri eguneratua, lan bizitzarik ez dutela egiaztzen duena.
Nola egiaztatzen da enplegu bilaketa aktiboan egotea?
Enplegu bilaketa (sin guión) aktiboan bazaudete, LANBIDEren Lan Eskaeraren Alta eta Berritze Dokumentu eguneratua (LEABD) aurkeztu behar duzue eta Udaleko Hezkuntza Zerbitzuak LANBIDE Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu bilaketa aktiboari buruzko datuak kontsultatuko ditu ofizioz, berariaz adierazi ez baduzue ez duzuela baimenik ematen (Datu pertsonalak egiaztatu eta kontsultatzeari buruzko informazioaren eranskina).
Nola egiaztatzen da ikasketa ofizialak egiten egotea?
Ikasketa ofizialak egiten ari bazarete, kasuan kasuko ikasketa ziurtagiria aurkeztu behar duzue.
Zer jotzen da lan egoera aktibotzat?
Gizarte Segurantzan alta ematea dakarrena, aldi baterako ezintasunak barne.
Era berean, lan-egoera aktibotzat hartzen dira seme-alaba adingabeak zaintzeko eta aldi baterako etete-egoera berezia, beti ere lanpostura itzultzeko data ez bada hilabete baino luzeagoa haurra eskolan hasi denetik.

Zer dokumentazio aurkeztu daiteke amatasun edo aitatasun baimen asteak noiz hartu diren, edo hartuko diren egiaztatzeko?
Amatasun eta aitatasun baimenei buruzko Gizarte Segurantzaren ebazpena. Justifikatu egin beharko dira bi gurasoek edo legezko tutoreek (edo pertsona bakarrak, guraso bakarreko familien kasuan) hartutako baimen aste guztiak. Hau da, 16 aste guraso bakarreko familientzako, eta 16+16 aste bi gurasoko familientzat.
Gizarte Segurantzaren ebazpenean baimen aste guztiak agertzen ez badira, gainerako asteak zein datatan hartuko diren jasotzen duen enpresa ziurtagiria ere aurkeztu beharko da.
Gizarte Segurantzaren ebazpenean baimen aste guztiak agertzen ez badira, gainerako asteak zein datatan hartuko diren jasotzen duen enpresa ziurtagiria ere aurkeztu beharko da.
Zer aurkeztu behar da eszedentzia eta gero lanpostura zein egunetan itzuliko den egiaztatzeko?
Enpresaren ziurtagiria, lanpostura noiz itzuliko den adierazten duena.
Zer aurkeztu behar da aldi baterako etete egoeran egon eta gero lanpostura zein egunetan itzuliko den egiaztatzeko?
Eusko Jaurlaritzaren ziurtagiri eguneratua aurkeztea, egoera horren amaiera data jasotzen duena.
Nola egiaztatu daiteke guraso bakarreko familia izatea?
Guraso bakarra duten familien kasuan, Familia liburuarekin, edo Erregistro Zibileko inskripzioarekin.
Familia liburuan edo Erregistro Zibileko inskripzioan bi guraso agertzen badira, Epaitegian berretsitako ebazpen judizial irmoaren, behin-behineko neurrien autoaren edo epaitegian berretsitako hitzarmen arautzailearen kopiarekin.

Aurretiaz izena emateko epean aurkeztu ez den dokumentazioa gerora aurkez daitezke?
Bakarrik aurkeztu ahal izango da dokumentazio berria, derrigorrezko dokumentazioa bada, eta bakarrik dokumentazioa zuzentzeko apean. Eskaera bakoitzari ze derrigorrezko dokumentazio falta zaion, “Eskatzaileen serenad”-n argitaratuko da 2024ko maiatzaren 22an.
Baremaziorako berriz, izena emateko epean aurkeztutako agiriak baino ez dira kontuan hartuko. Eskabideak onartzeko epea amaitu ondoren, ez da beste agiririk onartuko.
Baremaziorako berriz, izena emateko epean aurkeztutako agiriak baino ez dira kontuan hartuko. Eskabideak onartzeko epea amaitu ondoren, ez da beste agiririk onartuko.
Noiz eta nola jakingo dut nire eskaera onartua izan den?
2024ko maiatzaren 22an, “Eskatzaileen zerrenda” argitaratuko da. Zerrenda honetan jasotako eskaera guztiak agertuko dira, eta bakoitzaren egoera zein den. Egoerak, hauek izan ahal izango dira:
- Osoa eta, beraz, izapidetzeko onartua.
- Osatu gabe, nahitaezko zer dokumentazio falta den zehaztuta.
- Osoa eta, beraz, izapidetzeko onartua.
- Osatu gabe, nahitaezko zer dokumentazio falta den zehaztuta.
Zer egin behar dut nire eskaera osatu gabe badago?
Derrigorrezko dokumentazioa zuzentzeko epea 2024ko maiatzaren 23tik ekainaren 5era izango da. Epe honetan, “Eskatzaileen zerrenda”-n agertzen den dokumentazioa aurkeztu ahal izango duzue.
Dokumentazio hau zuzentzeko epean ez bada aurkezten, eskaera indarrik gabe geratuko da.
Epe honetan Ez da onartuko eskabideak eta dokumentazioa aurkezteko epean aurkeztu ez den eta nahitaezkoa ez den dokumentaziorik.

Nola aurkeztu dezaket nire eskaerari falta zaion derrigorrezko dokumentazioa?
- Online erregistro elektronikoaren bidez.
- Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan, hitzordua eskatuta.
- Edo Herri-administrazioen administrazio-prozedura erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeko 16.4 artikuluan ezarritako moduan.
Non argitaratuko dira “Eskatzaileen zerrenda”, “Behin-behineko zerrenda”, eta “Behin betiko zerrenda”?
Zerrenda guztiak, bakoitzari dagokion datan konsultatu ahal izando dira:
- Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan, hitzordua eskatuta.
- Vitoria-Gasteizko haur estola publikoetan.
- Udal web orrian.
Informazioa ez da telefonoz emango.
- Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan, hitzordua eskatuta.
- Vitoria-Gasteizko haur estola publikoetan.
- Udal web orrian.
Informazioa ez da telefonoz emango.
Bada lortutako lekuari uko egiterik?
Posiblea da, baina eskaera indarrik gabe geldituko da.
Eskolan leku bat lortu nahi baduzue berriro, eskaera idatziz egin beharko duzue, sarrera-data berriarekin.
Eskolan leku bat lortu nahi baduzue berriro, eskaera idatziz egin beharko duzue, sarrera-data berriarekin.
Zenbat balio dute haur eskolek?
- Udal Haur eskolak dohainekoak dira, jantokia izan ezik, hilean 33,90 kostua baitu.
- Partzuergoko haurreskolak doan dira ere bai. Bazkaria familiek eramaten dute, edo elkarrekin catering-zerbitzu bat kontratatu dezakete.
Sartzeko eta ateratzeko ordutegiak desberdinak dira Haurreskolak sarean eta Udal Haur Eskoletan? Sartzeko eta irteteko ordutegia malgua da? Ze ordu-tarteetan?
- Udal Haur Eskoletan bi ordutegi mota eskaintzen dira:
Goizeko ordutegia: 08:00etatik 13:00era.
- Sarrera: 08:00etatik 09:30era.
- Irteera: 12:30etik 13:00era.
Goizeko eta arratsaldeko ordutegia (jangela eta siesta zerbitzuarekin): 08:00etatik 16:00etara.
- Sarrera: 08:00etatik 09:30era.
- Irteera: 15:15etik 16:00etara. - Haurreskolak Partzuergoko eskoletan hiru ordutegi eskeintzen dira:
Goizeko ordutegia: 07:30etatik 14:00etara.
- Sarrera: 07:30etatik 09:30era.
- Irteera: 12:30etik 14:00etara.
Goizez eta arratsaldez: 07:30etatik 16:00etara.
- Sarrera: 07:30etatik 09:30era.
- Irteera: 15:00etatik 16:00etara.
Arratsaldeko ordutegia: 14:00etatik 19:00etara. (Landaberde Haureskolan bakarrik)
- Sarrera: 14:00etatik 15:00etara.
- Irteera: 17:30etik 19:00etara.
Ba al da jantoki zerbitzurik Udal Haur Eskoletan eta Haurreskolak Partzuergoko haur eskoletan?
Haurreskolak Partzuergoko haur eskoletan: Haurrek eskoletan jan ahal dute, baina familiok janaria etxetik eraman behar duzue.
Catering zerbitzu bat ere hauta dezakezue, horretarako aukera dagoenean. Cateringa familiek kudeatu eta ordaindu behar duzue.
Udal Haur Eskoletan: Janaria eskolan bertan prestatzen da, garaikoak diren eta, hein handian, ziurtagiri ekologikoa daukaten produktuak erabilita.
Oro har, jantoki zerbitzua bi gurasoek edo legezko tutoreek lan merkatuan lan egiten duten familiei zuzenduta dago. Guraso bakarreko familien kasuan, amak, aitak edo legezko tutoreak lan merkatuan lan egiten duenean.

Ordutegiak eta zerbitzuak alda daitezke?
Izena emateko unean familiek eskatutako ordutegiak eta zerbitzuak alda daitezke familia-premiak aldatzen direnean, bai ordutegiak luzatzeko, bai baja emateko, betiere eskaera araudiari egokitzen bazaio eta Haur Eskolak erantzuna eman ahal badio.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.