Hezkuntza Koordinaziorako Atala

Arduradun teknikoa:
Carlos Angulo García
Telefonoa:
+34 945 16 15 09
Faxa:
+34 945 16 12 20
Posta elektronikoa:
cangulo@vitoria-gasteiz.org

FUNTZIOAK

  • Proiektuen eta jardueren programazioa orientatzea, eta egokitu beharrekoak proposatzea, proiektu eta jarduera horiek Hezkuntza Zerbitzuaren plangintza estrategikoaren arabera egokitzea lortzeko.
  • Hezkuntza Zerbitzuaren plangintza estrategikoaren adierazle nagusiak aztertzea eta horien jarraipena egitea.
  • Koordinazioaren arloan, Hezkuntza Zerbitzuko unitateei laguntza teknikoa ematea.
  • Udala eta Hezkuntza Zerbitzua ordezkatzea Hiri Hezitzaileen Estatuko Sarean eta Hiri Hezitzaileen Nazioarteko Elkartean.
  • Zonako hezkuntza-planak ezartzeko koordinazio-egiturak garatzea.
  • Hezkuntzako denborarekin eta espazioarekin lotutako planteamendu berriak garatzea.
  • Udalean aldi berean garatzen diren hezkuntzako zereginak eta prozesuak orientatzea eta optimizatzea.
  • Esku hartzeko ardatz gisa hezkuntza duten sailen arteko lantaldeak koordinatzea eta finkatzea.
  • Udal Eskola Kontseiluari laguntza teknikoa emateko organoa eratzea.
  • Udalaren parte-hartzea orientatzea ikastetxeetako eskola-kontseiluetan.
  • Hiriko hezkuntza-errealitatearen diagnostikoaren plangintza egitea.
  • Ebaluazio-tresnak garatzea, proposatutako esku-hartzeak hezkuntzaren ikuspegitik modu eraginkorrean nola eta zer neurritan bilakatzen diren identifikatzeko.
  • Hezkuntza Zerbitzuaren proiektu estrategikoekin lotutako informazio- eta jarraipen-sistemak diseinatzea.
  • Hiriarentzat garrantzitsua den hezkuntzaren arloko informazioa sistematizatzea.

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.