Gurasoentzako euskara eskolak
- Udaleko Hezkuntza Jarduerak - 2021-2022 ikasturtea

Promoción del uso del euskera

Azalpena

Euskara ikastaroak dira, ordu eta erdikoak, astean hirutan, gizarte etxeetan edo ikastetxeetan. Helduei euskara irakasteko zentro homologatuek ematen dituzte eskolak; programazioa euskalduntzeko curriculumari egokituta dago.

Gurasoentzat antolatzen dira. Taldeetan libre geratzen diren lekuak osatzeko, seme-alabarik gabeko herritarrak ere onartzen dira (itxarote zerrenda osatzen da horretarako).

Balioak

Prestakuntza, nortasuna eta ekitatea.

Helburuak

  • Euskara ikastea, seme-alabekin komunikatzeko.
  • Seme-alabei eskolako ikasketetan laguntzea.
  • Familian euskararen erabilera sustatzeko bidea ematea.

Hartzaileak

  • Gurasoak.
  • Tldeetan libre geratzen diren lekuak osatzeko herritarrak ere onartuko dira (itxarote zerrenda).

Antolamendua

  • Lekua: Gizarte-etxeak eta ikastetxeak.
  • Matrikulazioa: irailean
  • Egutegia: urritik ekainera
  • Iraupena: 90 minutu.
  • Parte-hartzaile kopurua, gehienez: 18 pertsona talde bakoitzeko.
  • Hizkuntza: euskara.
  • Informazio gehiago:euskara ikastaroak gizarte-etxeetan

Eskabidea

  • Harremanetarako: Euskara Zerbitzua.
  • Helbidea: Euskara Zerbitzua
    Fray Zacarias kalea 2, 01001 Vitoria-Gasteiz
  • Telefonoa: 945 161616 luz. 6484
  • E-posta: mberasategi@vitoria-gasteiz.org

Laguntzailea

Helduei euskara irakasteko zentro homologatuak.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.