Euskara ikasteko dirulaguntzak
- Udaleko Hezkuntza Jarduerak - 2021-2022 ikasturtea -

Euskararen erabilera sustatzea

Azalpena

HABEk —Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea— onetsitako zentroek ematen dituzten ikastaroetarako izango dira dirulaguntzak, aurrez aurrekoak, autoikaskuntzakoak nahiz mistoak izan.

Aukeratzen den ikastaroak —aurrez aurrekoa, autoikaskuntzakoa nahiz mistoa izan— gutxienez 90 orduko iraupena izan beharko du, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumeko (HEOC) azpimaila bat gainditzeko lain.

Programa arrunt bat ezarri da, eskatzaileen diru-sarrerek baldintzatua; eta programa berezi bat, hainbat kolektibo espezifiko xede dituena: gurasoak, aisialdi arloko begirale edo hezitzaileak...

Balioak

Prestakuntza eta nortasuna.

Helburuak

  • Euskara ikasteko erraztasunak ematea

Hartzaileak

Herritarrak, oro har

Antolamendua

  • Azken deialdiaren oinarriak eskuratu daitezke Gasteizko Udalaren egoitza elektronikoan: hemen

Eskabidea

  • Harremanetarako: Euskara Zerbitzua.
  • Helbidea: Euskara Zerbitzua
    Frai Zacarías, 2, 01001 Vitoria-Gasteiz
  • Telefonoa: 945 161616 luzapena 6484
  • E-posta: mberasategi@vitoria-gasteiz.org
  • Web-orria: www.vitoria-gasteiz.org

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.