San Martineko udal bulegoa-Beheko solairua

eraikinaren argazkia

Aurrez aurreko hitzordua San Martínen

San Martineko beheko solairuko bulegoan aurrez aurreko arreta emateko, aldez aurretik hitzordua eskatu behar da. Hala ere, goizero hitzordu libreak izaten dira.

Bulego horiek herritarrei arreta emateko bulego espezializatu gisa jarduten dute gai hauei buruzko informazioan, kontsultetan eta izapideetan:

  • Giza baliabideak - Funtzio publikoa: kontratazio-zerrendak, kontratuak izenpetzea, udal enplegua...
  • Ogasuna: ordainketak, tasak, zergak eta hobariak... Gainbalioa (hiri-lurren balioaren gehikuntza) izeneko zergaren gaineko kontsultak eta herentziak aurkezteko, eskatu hitzordua Ogasun Zerbitzuarekin 010 (945 16 11 00 telefonoaren bidez.
  • Erregistro nagusia eta kontratuen erregistroa...
  • Ekonomia sustapena: saltoki eta enpresentzako laguntzak, azoketarako lizentziak...
  • Ingurumena.
  • Hirigintza.
  • Bide publikoa.
  • Udalaren gizarte-etxe eta kirol instalazioetako bazkide izateko eskabidea.
  • Errolda.
  • Hilerriak. Ehorzte-eskubidearen eskualdaketari, uko egiteari eta itzultzeari buruzko izapideak, El Salvadorren errautsak barreiatzeko eskabidea, helburu akademikoetarako gorpuzkiak eskatzea eta titulartasun-ziurtagiriak ematea.
  • Kontsumoko erreklamazioak. Kontsumoko Informaziorako Udal Bulegoarekin (KIUB) hitzordua behar baduzu, kontsultatu nola eskatu hitzordua KIUBarekin.
  • Dokumentazioa erregistratu eta emateko ez da beharrezkoa aldez aurretik hitzordua eskatzea.
  • Gorra baldin bazara edo entzumen desgaitasunen bat baldin baduzu, San Martineko bulegoetan bideointerpretazio zerbitzua erabili dezakezu bulegoan aurrez aurre.
  • Eraikinean autotramitazio elektronikoko bulego bat dago, izapide errazak itxaronaldirik gabe egiteko aukera ematen duena.
  • Doako wifi zerbitzua ere badago ("wifi-VG-free" sarea). Zerbitzuan izena ematea autorregistroaren bitartez gauzatzen da, telefonoz edo posta elektronikoaren bidez.
  • Eraiki honek desfibriladorea dauka.

Helbidea: Teodoro Dublang Margolariaren kalea, 25 behea, P.K. 01008

Telefonoa (telefonogunea): 945 16 16 16

Mail: informacion@vitoria-gasteiz.org

Bideointerpretazio zerbitzua

Ordutegia

08:30etik 14:00etara, astelehenetik ostiralera (lanegunak).

2024an, bulegoak itxita egongo dira apirilaren 30ean, uztailaren 26an, abuztuaren 16an, abenduaren 24an eta 31n.

Nola iritsi

Tuvisaren linea hauek dituzte geltokiak eraikinaren inguruan: L10 (Aldaia), L1 (zirkularra), L4 (Mariturri) eta L6 (Zabalgana). Kontsultatu mapa

Lur gaineko aparkalekua

Lur gaineko aparkalekuari buruzko informazioa.

Kokapena

Lotutako informazioa

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: