Turismoa Vitoria-Gasteizen - Historia apur bat

Harresia

Leku gutxik dute izen eta abizena, Vitoria-Gasteizen antzera. "Nueva Victoria" izena Nafarroako errege Antso VI.ak jarri zion, 1181ean sortu zuenean. Garai hartan, Nafarroako erreinuaren gotorleku aurreratua zen hiribildua. "Gasteiz" abizena, muinoan zegoen herrixkak eman zion.

Kokaleku estrategikoa izan du beti Gasteizek, Gaztelako meseta eta Europako iparraldea lotzen dituen biderik motzenean dagoelako. Merkataritza-izaera sendoa izan du betidanik. XIII. mendeko historialariek astean hiru merkatu egiten zirela egiaztatu zuten, eta 1399. urtetik aurrera, bisitari andana ekartzen zuten bi azoka nagusi urtean.

Forua da hiriaren beste ezaugarri historiko garrantzitsua, honetan, hiritar guztiei, noble nahiz plebeio, izaera berdina aitortzen baitzien.

Hona hemen hiriaren historiaren funtsezko data batzuk

pdf Kronologia historikoa

  • 1181: Nafarroako Antso VI.ak Gasteiz sortu zuen.
  • 1199: Antso VII.a Azkarra kanpoan zela, Alfontso VIII.ak Gasteiz setiatu zuen.
  • 1200: Hiriak kapitulatu eta muga-babesa galdu zuen. Gaztelako erresumako zati bihurtu zen.
  • 1431: Juan II.ak hiri izendatu zuen Gasteiz.
  • 1483: Gasteiz ia 300 urtez arautu zuten Ordenantzak onartu ziren. Gaztelako Isabel erreginak erregalien zina egin zuen hiriaren ateen aurrean.
  • 1492: Juduak hiritik bota zituzten, zeinek kontzejuari eman baitzioten Judimendi soroan zuten kanposantua.
  • 1522: Utrecht-eko Adriano Kardinala Aita Santu izendatu zuten. Gasteizko Soka Etxean zelarik jaso zuen berria.
  • 1722: Lehen inprenta ekarri zuen Gasteizera Bartolomé Riegok.
  • 1765: Peñafloridako kondeak sustatutako Euskalerriaren Adiskideen Elkartea sortu zen.
  • 1781: Plaza Berria eraikitzen hasi zen, Justo Antonio de Olaguibelen zuzendaritzapean.
  • 1813: Napoleonen armada garaitua izan zen Gasteizko Guduan. Gertakari horren omenez, orkestrarako lan bat sortu zuen Beethovenek
  • 1905: Kontzertuen erregimena babesteko Foru Liga sortu zen.
  • 1980: Eusko Legebiltzarrak Gasteiz aukeratu zuen Euskadiko hiriburu.

Vitoria-Gasteizko harresiari buruzko bideoa

https://www.youtube.com/watch?v=K_zKyabvi-s(Beste leiho batean irekiko da)

https://www.youtube.com/watch?v=yj9YhFipK3Y(Beste leiho batean irekiko da)

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.