Sariak - Turismoa Vitoria-Gasteizen

Turismo Vitoria-Gasteiz

Hona hemen Gasteizek jaso dituen sari batzuk:

2019
Global Green City saria Global Forumek on human settlements emandakoa eta jasangarritasunaren helburuen betetzea aitortzen duena.
2016
Biosphere Responsible Tourism ziurtagiria.
2015
FAD Hiria eta Paisaia saria Vitoria- Gasteizko Alde Historikora irisgarritasunaren hobekuntzagatik.
2015
Gizon- emakume guztien ondarea saria Santa Maria Katedralari Iparraldetik Done Jakueren bidearen barruan.
2014
" Cumbres de Guadarrama" saria Vitoria- Gasteizko barruko eraztun berdeagatik.
2013
Gastronomiaren Hiriburu Nazionala 2014
2012
Sofia Erregina Saria, udalerrietako irisgarritasunaren saria.
2010
European Green Capital 2012ko Europako Hiriburu Berdea.
2010
"Conciencia de Biosfera José Celestino Mutis" saria hiriari eta bere Eraztun Berdeari 20010eko iraila.
2010
Civitas Saria - Gasteizek garraioaren arloko europar sari nagusia irabazi du, herritarren parte hartzearengatik
2010
Europa Nostra saria, Harresia osoro zaharberritzeko planagatik
2008
Hirigintza plan iraunkorraren lehen IDAE Saria jaso du, 50.000 mila biztanletik gorako udalerrien artean. Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Institutuak (IDAE) ematen du sari hori; Patxi Lazcoz alkateak jaso zuen saria otsailaren 6an, Joan Clos Industria eta Merkataritza ministroaren eskutik.
2008
Biodibertsitatea areagotzeko proiektuetarako (Udalen sailean) I. lehiaketako saria. Ingurumeneko zinegotzia Alba Cañadasek hartu zuen otsailaren 25ean, Cristina Narbona ministroaren eskutik.
2007
Archival saria, Gasteizko Erdi Aroko hirigunea zaharberritzeagatik (urtarrilaren 30ean Madrilen emana).
2007
"Hiri iraunkorra" saria, ingurumenaren alde egindako politika integralaren aitorpen gisa (Idoia Garmendiak jaso zuen saria, Bartzelonan, martxoaren 1ean, Cristina infantaren eskutik).
2007
"Bioenergia 2007" saria eman diote Gasteizi bioerregaia erabiltzearen aldeko apustuarengatik (Idoia Garmendiak jaso zuen saria, Madrilen, martxoaren 2an, Segurtasun Nuklearreko Kontseiluaren zuzendari Mª Teresa Estebanen eskutik).
2007
Hiri inguruetako irisgarritasunaren saria, hirigune historikoan arranpa mekanikoen proiektuagatik, Comillasen (Kantabria), Espainiako IX. Arkitektura eta Hirigintza Bienalaren barruan. Juan Carlos Alonsok jaso zuen saria uztailaren 26an, Carme Chacón Etxebizitza ministroaren eskutik.
2006
Klimaren aldeko Tokiko Jardunbide saria (garraio alorreko ekimenen sailean, bizikleten maileguagatik). FEMP-Xixon (urriaren 3an emana).
2006
ONCEren saria, bizikletak doan mailegatzeko zerbitzuaren baitan ikusmen arazoak dituztenentzako tandemak eta mugikortasun arazoak dituztenentzako hiru gurpiletako bizikletak sartzeagatik.
2006
Kanpoko Merkataritzaren alorreko Sari Nazionala (toki-administrazioen mailan), erdialdearen merkataritza sustatzegatik, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak emana. Saria urtarrilean eman zen.
2006
Olaguibel saria, Euskal herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak emana, Katedrala zaharberritzearen alde eginiko lanagatik.
2005
"Urbanismo sostenible" saria, Madrileko Higiezinen Aretoak 21 Zabalgunea udal elkarteari maiatzaren 26an emana.
2005
EUDELek eta EEEk - Energiaren Euskal Erakundeak ematen duten Energia Sarien 3. edizioko sari berezia (ekainaren 17an banatu ziren).
2005
NBEk San Frantziskon egingo den Ingurumenaren Mundu Eguneko ekitaldietan eta "Hiri Berdeak" adierazpenean esku hartzeko gonbita luzatu dio Gasteiz hiriari.
2004
Bandera Berdea-Hiri Iraugarri Saria, elkarren segidako 8. urtez, hondakinen kudeaketari buruzko politikengatik.
2003
Hondakinen Espainiako Klubaren akzesita, 50.000 biztanletik gorako udalerrien artean jasangarritasunezko politiketan emaitzarik onenak lortu dituztenei eskainitakoa.
2003
Bandera Berdea-Hiri Iraugarri Saria, elkarren segidako 7. urtez.
2003
Europa Nostra saria, Santa Maria katedrala zaharberritzeko planagatik
2002
FEMPek eta UNICEFeko Espainiako Batzordeak antolatutako Haurren Eskubideei eta Udal Politikari buruzko II. Lehiaketaren Saria, Haurren Partehartzea eta Famili Bitartekaritza programengatik. Azaroan eman zen.
2002
Bandera Berdea-Hiri Iraungarri Saria, elkarren segidako 6. urtez. 2002.
2001
Bandera Berdea-Hiri Iraungarria Sariaren urrezko Aipamena. Abenduan entregatu zen.
2001
FEMPek eta UNICEFeko Espainiako Batzordeak antolatutako Haurren Eskubideei eta Udal Politikari buruzko II. Lehiaketaren Saria, "Haur politika integralen sustapena" sailean.
2000
Bandera Berdea-Hiri Iraugarri Saria hiririk garbienari, elkarren segidako 4. urtez
2000
Ingurumen Hezkuntzako Sari Nazionala eman zion Gasteizko Udalari Ingurumeneko V. Biltzar Nazionalak
2000
NBEk munduko 100 jarduera onenen artean aukeratu izan du, Gasteizko Eraztun Berdea Praktika Egokien Nazioarteko Hirugarren Lehiaketan.
2000
Euskadi eta Nafarroako Hirigintzako Arkitektoen Elkarteak ematen duen Hiria, Hirigintza eta Ekologia Saria.
1999
Kontsumitzaile Independienteen Elkarteak ematen duen Bandera Berdea-Hiri Iraungarria Saria. Abenduan jaso zen Romay Becaría Osasun Ministroaren eskutik.
1999
Expansión egunkariak eta Arthur Andersen enpresak emandako "Al municipio ecológico 1999" Saria (Mallorcako Calviá herriari eta biei). Bartzelonako IESArekin batera bi enpresa horiek Ingurumen eta Enpresaren inguruan urtero deitzen dituzten sarietako bat da. Isabel Tocino-k, Ingurumen Ministroak, entregatu zion martxoaren 18an.
1998
Ingurumenari buruzko IV. Biltzar Nazionalean, hiri iraungarriaren aipamen berezia eman zioten Udalari.
1998
Kontsumitzaile Independienteen Elkarteak ematen zuen "Barrendero Ecológico" Saria hiririk garbienari, elkarren segidako 2. urtez. Urte horretako urrian jaso zen Romay Becaría Osasun Ministroaren eskutik.
1998
Lorezaintzako eta Paisaia Arteko Ikasketa Institutuak ohorezko saria eman zion Gasteizi Iberflora 98 azokan, hiri-paisaiaren eta lorategien arloan egindako lanagatik.
1997
Abenduaren 23an, Multzo Monumental izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak Gasteizko Hirigune Historikoa.
1997
Kontsumitzaile Independienteen Elkarteak ematen zuen "Barrendero Ecológico" Saria hiririk garbienari. Urte horretako urrian jaso zen Romay Becaría Osasun Ministroaren eskutik.
1997
"Alimara" Turismo Sustapenaren XIII. Saria, Udalak argitaratutako "Vitoria-Gasteiz en todos los sentidos" gida turistikoari. Bartzelonako Turismo eta Ostalaritza Zentroak deitutako sari hau apirilaren 25ean jaso zuen.
1996
"Real Fundación de Toledo" Saria Gasteizko Erdi Aroko Hirigunea Erabat Zaharberritzeko Plan Bereziari, hiriko Erdi Aroko Hirigunean garatutako jarduketa-multzoaren arrakastagatik.
1996
Gasteizko gizarte-etxeak eredutzat aukeratu ziren, Villette-n (Paris), urrian ospatu zen Hiri Segurtasunaren Europar Foroan.
1996
Hiri iraungarri eredua Europan. Lisboan, urrian ospatu zen Hiri Jasangarrien II. Konferentzia.
1996
Istanbulen, ekainean, egin zen Hábitat II izeneko gailurrean bere esperientzia azaltzeko aukeratua izan zuen, estatu-mailako adibide gisa.
1994
"Triángulo Rosa" Saria Gasteizko alkateari, heterosexualen zein homosexualen Elkarte Zibilen Erregistroa irekitzen zuen lehenengo herri-agintea izateagatik. 1994ko ekainaren 21ean entregatu zioten Madrilen Gay eta Lesbianen Kolektiboak deitutako hau.
1994
Zilarrezko Plaka Kirol Merezimenduari. Urte bereko abenduaren 21ean jaso zuen Hezkuntza Ministerioko Kiroletako Kontseilu Gorenak emanda.
1993
Berriro finalista, Kiroletako Asturiasko Printzea Sarian.
1993
Bartzelona Hiria Kirol Saria.
1993
Sport Quality 92 Saria. 1993ko maiatzaren 21ean jaso zuen.
1992
1991ko Euskadi Kirol Saria. Lehendakariaren eskutik jaso zen 1992eko martxoaren 12an. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak deitzen du.
1991
Finalista, Kiroletako Asturiasko Printzea Sarian.
1982
Europa Nostra saria, Santa Maria katedrala Hirigune Historikoko zaharberritze-lanengatik.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.