Ikastetxeentzako zerbitzu eta programak - Eskola instalazioen mantentzea

Ikastetxeentzako zerbitzu eta programak

Ikastetxeak eraikitzeko orubeak erreserbatu eta ematea, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeen sarea zaindu eta hobetzea, eta eskola-orduetatik kanpo instalazio horiek kudeatzea, udal eskumenak dira eta hezkuntza-sistemaren oinarrizko beharrak dira. Eskumen horiek, udaleko zenbait sailen bidez, modu bateratuan, gauzatzen dira, eta Udaleko Hezkuntza Saila da eskola-elkarteen eta dagozkien sailen arteko ardura bera gain hartzen duena, lehen balioespena egin eta bitartekotza-lana egiten duena.

Gaur egun hirian udal jabetzako 72 ikastetxe daude, guztira 93 eraikinekin.

Udal ardurak diren, ikastetxeen zaintza, mantentze eta hobetze lanak gauzatzeko, Vitoria-Gasteizko udalak ondorengo prozedurak erabiltzen ditu:

1.- Eraikinen ohiko mantentzea; Udal Eraikinen Mantentze Sailaren bitartez kudeatzen da. Sarritan beste udal zerbitzu eta sailek ere parte hartu behar dute; Lorategi Zerbitzua, Hirigintza, Osasun eta Kontsumo Saila, e.a. Udal Hezkuntza Sailak, ikastetxeetako zuzendariek bidaltzen dituzten eskaerak jasotzen ditu eta dagokion zerbitzu edo sailari helarazten dio. Ikastetxetako zuzendariek Gertakari partea osatu eta posta elektronikoz bidaltzen dute.

2.- Inbertsioak. Ikastetxeengandik jasotako hobekuntza eta konponketa eskaerekin, beharren zerrenda bat osatzen da. Eta, aurrekontu eskuragarritasunaren arabera ekiten dira lanak. Udal Eraikinen Mantentze Saileko teknikariek proiektu teknikoak eta hobekuntza lanen jarraipena egiten dute.

2010. urtean zehar hainbat lan egiten ari dira ikastetxe publikoen sarea mantendu eta hobetzeko:

icono Udal Hezkuntza Saileko aurrekontuarekin egindako esku-hartzeak

icono E- Plana- Esku-hartzeak ikastetxeetan

icono Udalaguntza plana- Esku-hartzeak ikastetxeetan

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.