Organo hauen ardurapean egongo dira sozietatearen zuzendaritza eta administrazioa:
Udalbatza osatzen duten berberek osatuko dute Batzar Nagusia, zeinek, prozedurari eta erabakiak hartzeari dagozkienetan, toki erregimenari buruzko legedian araututakoaren arabera jokatuko baitu, ohiko bilkurak nahiz apartekoak izan. Ohiko bilkurak urtean behin egingo dira, urte natural bakoitzeko lehen sei hilabeteetan egin ere. Aparteko bilkuretarako deia lehendakariak egingo du, bere kabuz nahiz bokalen heren batek hala eskatuta.
Udalbatzak, Batzar Nagusia den aldetik, honako eskumen hauek izango ditu:
Kontsultatu daitezke Batzar Nagusien gai-zerrenda eta adostutako akordioak.
Administrazio Kontseiluari dagokio sozietatea kudeatzea, administratzea eta ordezkatzea. Kontseiluak gutxienez bederatzi eta gehienez hamabi kide izango ditu. Batzar Nagusiari dagokio kideen kopurua finkatu eta horiek izendatzea.
Kontseilari karguaren iraupena lau urtekoa izango da, hurrengo paragrafoan adierazten dena gorabehera.
Kontseilariek beren kargua onartu edo hari uko egiterik izango dute, dela sozietateari idazki bat igorriz, fede emateko moduan, dela Batzar Nagusian nahiz Administrazio Kontseiluan hala egiteko asmoaren berri adieraziz.
Udal Sozietate anonimoen kontseilu kideak (pdf)
Kontsultatu daitezke Administrazio-Kontseiluaren gai-zerrenda eta adostutako akordioak.
Bertako kide direnen artetik hautatu eta izendatuko du Administrazio Kontseiluak lehendakaria, baita lehendakariordea ere, zeinek ordeztuko baitu lehendakaria bertan ez bada, kargua hutsik geratzen bada edo hura gaixorik badago.
Borja Rodríguez Ramajo da lehendakaria.
Administrazio Kontseiluak izendatuko du kudeatzailea, lehendakariak proposaturik. Administrazio Kontseiluak, halaber, gaitzetsi egin ahal izango du kudeatzailea, bertako kideen gehiengo absolutuz hartutako erabakia dela medio. Hala gertatuz gero, beste norbait proposatu beharko du lehendakariak kudeatzaile izateko.
Erabateko dedikazio esklusiboz jardungo du kudeatzaileak, Kontseiluak besterik erabakitzen duelarik salbu, eta kargua profesionala eta ordaindua izango da.
Orain, kudeatzailea da Ignacio Cepeda Crespo.
Kontratazio Mahai bat izango da sozietatean. Administrazio Kontseiluak onetsiko ditu horren osaera eta funtzionamendua. Kasu bakoitzean aplikagarri zaizkion printzipio eta araudi publikoak errespetatuz jardungo du beti ere Kontratazio Mahaiak.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.