Eskolaz kanpoko ekintzak euskaraz, formazio-saioak
- Udaleko Hezkuntza Jarduerak - 2020-2021 ikasturtea -

Euskararen erabilera sustatzea

Azalpena

Aisialdiko hezitzaileekin edo begiraleekin euskararen erabilera lantzea: bai sentsibilizazioa, bai sustapena.

Formazio-saioak antolatzen dira (bakarra izan daiteke, edo batzuk). Bertan hezitzaileekin batera, diagnostiko txiki bat egin nahi da, eskolaz kanpoko ekintzetan, eskola-kirolean edota eskolako jantokian euskararen erabilera zein den ikusteko. Hortik abiatuta, arlo horietan euskararen erabilera indartzeko estrategia praktikoak landu nahi dira.

Balioak

Barne hartzea eta Prestakuntza.

Helburuak

  • Eskola orduz kanpoko jardueren esparruan euskararen erabilera handitzea.
  • Aisialdi eta kirol arloko begiraleak formatu euren jardueretan euskararen ikuspegia txertatzeko.

Hartzaileak

Gurasoak (Guraso-elkarteak)

Antolamendua

  • Lekua: ikastetxean bertan.
  • Egutegia: urritik ekainera bitartean.
  • Ordutegia: ikastetxe bakoitzean adostua.
  • Iraupena: ikastetxe bakoitzean adostua.
  • Parte-hartzaile kopurua, gehienez: 12 ikastetxe.
  • Hizkuntza: Euskara.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izena ematea: formulario bat sortu dugu, irailetik aurrera eskaintzen ditugun jardueretan izena emateko. Hemen: formularioa
  • Ordaintzekoa: ez.
  • Bestelakoak: saioak ikastetxean bertan emango direnez, guraso-elkartearen eta ikastetxearen ardura da aforoak zaintzea eta segurtasun neurriak bermatzea. Bestelako neurriak hemen.

Eskabidea

Laguntzailea

Denon Eskola guraso elkarteen federazioa, Berritzegunea (Normalkuntza mintegia), Arabako Foru Aldundia, GEU elkartea, eBete.

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: