Hizkuntzari buruzko hitzaldiak eta lantegiak, gurasoei eskaintzeko
- Udaleko Hezkuntza Jarduerak - 2021-2022 ikasturtea -

Euskararen erabilera sustatzea

Azalpena

Euskara Zerbitzuak hitzaldi, jarduera eta formazio saioen katalogo bat sortu du, arlo hau landu nahi duten ikastetxeen eta guraso elkarteen esku jartzeko. Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren baitan identifikatu diren gaiak dira: batetik, familien sentsibilizazioarekin eta kontzientziazioarekin lotutakoak; eta bestetik, euskararen erabilerarekin lotutako lantegiak.

2021-2022 ikasturtean honako hauek eskaintzen ditugu:

Gurasoentzako sentsibilizazio eta formazio saioak
  • Euskaraz ere komunikatu.
  • Utiliza euskera sin saberlo.
  • ¿Cómo ayudar a nuestros hijos e hijas en la tareas escolares si no sabemos euskera? (*)
  • Disfrutando de los idiomas. ¿Cómo ayudar a nuestros/as hijos/hijas con los idiomas y los estudios? (*)
  • Nola lagundu seme-alabei lagunartean euskara erabil dezaten? (*)
Gurasoentzako lantegiak
  • Ku-ku! (euskara ikasi eta erabiltzen hasteko dinamika).
  • Familian jolasean. (*)
  • Jugando en familia y en euskera.
  • Betiko jolasak familian.
  • Kantuekin jolasean.
  • El euskera en la pantalla. (*)
  • Pantailetan ere euskaraz. (*)
Beste
  • Lingolang. Hizkuntza aniztasuna lantzeko tailerra.

Izartxoa (*) dutenak on-line emateko egokitu ahal dira, behar izanez gero.

Informazio gehiago

Saio horien deskripzio txiki bat duzue honako fitxa honetan: Hitzaldiak eta lantegiak 2020.

Interesik izanez gero, formularioz bete ahal duzue, eta Euskara Zerbitzua jarriko da zuekin harremanetan: formularioa.

Balioak

Prestakuntza eta Nortasuna.

Helburuak

  • Gurasoen sentsibilizazioa.
  • Ikastetxeetako ekitaldi eta normalizazio planetan laguntzea.

Hartzaileak

Lehen Hezkuntza.

Antolamendua

  • Lekua: ikastetxean bertan
  • Egutegia: 2021-2022 ikasturtea.
  • Ordutegia: ikastetxearen eta Euskara Zerbitzuaren adostekoa.
  • Iraupena: 1-2 ordu.
  • Parte-hartzaile kopurua: plaza mugatuak, saio bakoitzaren ezaugarrien eta aforoen arabera.
  • Hizkuntza: euskara eta gaztelania.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izen-ematea: formulario hau bete, eta harremanetan jarriko gara: formularioa.
  • Ordaintzekoa: ez.
  • Bestelakoak: saioak ikastetxean bertan emango direnez, guraso-elkartearen eta ikastetxearen ardura da aforoak zaintzea eta segurtasun neurriak bermatzea. Bestelako neurriak, hemen.

Eskabidea

  • Harremanetarako: Euskara Zerbitzua.
  • Helbidea: Euskara Zerbitzua
    Frai Zacarías, 2, 01001 Vitoria-Gasteiz
  • Telefonoa: 945 161616 luzapena 6484
  • E-posta: mberasategi@vitoria-gasteiz.org
  • Web-orria: www.vitoria-gasteiz.org

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.