Mintzalaguna
- Udaleko Hezkuntza Jarduerak - 2020-2021 ikasturtea -
Azalpena
Proiektuan parte hartzen duten pertsonen gustuak eta interesguneak kontuan hartuta, bikote edo talde txikiak sortzen dira. Talde horiek euskara maila ertain edo handia duen pertsona batekin era autonomoan biltzen dira aisialdia euskaraz gozatzeko. Geu elkarteko teknikariak eta sustatzaile-taldeak berak prozesua dinamizatu eta tutorizatu egiten dute.
Balioak
Gizalegea, Prestakuntza, Nortasuna, Berrikuntza eta Parte hartzea.
Helburuak
- Euskararen erabilera sustatzea euskaltegietako ikasleen artean eta euskaraz egiteko ohiturarik ez dutenen artean.
- Euskaraz aritzea, konfiantza hartzea eta egunero erabiltzeko ohitura hartzea.
- Eskola umeen gurasoei taldeak eskaintzea seme-alaben eskolan.
Hartzaileak
Gurasoak eta Herritarrak (bi baldintza bete behar dira: batetik, gutxienez 16 urte izatea eta oinarrizko -5. edo 6. urratsa- euskararen jabe izatea; eta, bestetik, antzeko ezaugarri eta gustuak dituzten pertsonekin euskaraz aritu nahi izatea).
Antolamendua
- Lekua: taldekideek aukeratzen dituztenak.
- Egutegia: urriko lehen hamabostaldian. Ekainera arte irauten du programak. Gutxienez astean behin bildu behar da taldea.
- Ordutegia: taldekideek adosten dutena.
- Iraupena: taldekideek adosten dutena.
- Parte-hartzaile kopurua, gehienez: gehienez, bost laguneko taldeak.
- Hizkuntza: Euskara.
Parte hartzeko betebeharrak
- Izen-ematea: gizarte etxeetan, Gasteizko euskaltegietan eta Geu elkartean.
- Ordaintzekoa: bai.
Eskabidea
- Harremanetarako: Asociación GEU. Casa de asociaciones Rogelia de Álvaro, edificio C, oficina 1.1. Calle Panamá s/n
- Telefonoa: 945 22 21 53
- Whatsapp: 688 81 91 18
- Web orria: www.gasteizkomintzalaguna.eus
Laguntzailea
GEU elkartea.
Arabako Foru Aldundia, Gasteizko euskaltegiak, Denon eskola, Euskaraz Bizi eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila.
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.