Udal kirol instalazioetako erreserba zuzenak berrabiatu dira

Eguneratua: 2021/02/16

COVID-19ari aurre egiteko indarrean dauden neurriak medio, udal kirol instalazioetan erreserba zuzenak egin daitezke berriz eta, beraz, bertan behera gelditzen dira bizikideentzako eta banakako erreserbak.

Zehazki, erreserba zuzen hauek berrabiatu dira:

  • Badmintona.
  • Billara.
  • Padela.
  • Squasha.
  • Tenisa.
  • Mahai-tenisa (mahai bat).
  • Euskal pilota: zesta-punta, frontenisa, esku-pilota, pala motza, paleta argentinarra, larruzko paleta, gomazko paleta.
  • Gehienez sei pertsona: saskibaloia – eskubaloia - areto-futbola – boleibola.

Ohar orokorrak

Erreserbak online egin daitezke, edo aurrez aurre gizarte-etxe eta polikiroldegietako informazio zerbitzuetan.

Iraupena: bi ordurako erreserbatu daiteke gehienez.

Epea: zortzi egun lehenagotik egin daiteke erreserba.

Prezioa: kirol instalazioari dagokion prezio publikoa ezarriko du Udalak, Ordenantza fiskalen arabera (8.4. atala).

Aldagelak, oinetakoak, musukoa...: kontsultatu udal instalazioetako neurri orokorrak.

Gainera, jarraitu gomendio orokorrak.

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.