Udal hezkuntza jarduerak - Zadorra ibaia: Presa


2022-2023 ikasturtea / Gaia: Ingurumena eta Klimaren aldeko ekintza

Izena ematea: begiratu egutegi eta aukerak beherago

Azalpena

Zadorra ibaiaren barrena eta haren ingurune hurbilean egiten den ibilbidea da jarduera osatzen dutena, eta bisita gidatua lantegiekin, datuen parte-hartzezko analisiarekin zein fenomenoen behaketarekin nahasten ditu.

Ibilbide bat egiten da Zadorra ibaia eta ingurune hurbila ezagutzeko, eta bisita gidatuarekin batera lantegiak, datuen parte-hartzezko analisia zein fenomenoen behaketa eskaintzen dira. Autobusez egiten da, Uribarri-Ganboako urtegiko presatik Aztegietaraino. Hainbat geldialdi egiten dira, bertatik bertara ikusteko nola aldatzen den ibaia, batez ere hiriaren eraginez; ura behatu eta analizatu egiten da, bai eta paisaia, landaretza eta fauna ere.

Informazio gehiago: Zadorra ibaiaren webgunea

Balioak

Iraungarritasuna.

Helburuak

  • Ibaiaren alderdi naturalak ezagutaraztea.
  • Hiriak ibaiarekin duen harremana ezartzea.
  • Ibaiak osasun-egoera egokian mantentzearen garrantziaz sentsibilizatzea.

Hartzaileak

  • Lehen Hezkuntza (5. eta 6. mailak).

Antolamendua

Lekua: Zadorra ibaiaren hainbat tarte eta haren hurbileko ingurunea.


Egutegia
Ordutegia Hartzaileak Egutegia

Egun osoa

Izena eman: Egun osoa

DLHko 3. zikloa 2022 urriaren 20tik azaroaren 11ra.

Ordutegi trinkoa

Izena eman: Trinkoa

DLHko 3. zikloa 2022ko azaroaren 14tik 18ra.


Ordutegia:
egun osoa, 9:00etatik 17:00etara; ordutegi trinkoa, 09:00etatik 14:30era.

Iraupena: : egun osoa: 8 ordu. Ordutegi trinkoa: 5 ordu eta erdia.

Parte-hartzaile kopurua, gehienez: 30.

Garraioa: jardueraren barruan.

Hizkuntza: Gaztelania, Euskara.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Ordaintzekoa: ez.
  • Ikastetxea arduratuko da jardueran parte hartzen dutenek beren gain hartu behar dituzten osasun babeserako neurriak betetzen dituztela bermatzeaz.
  • Ikastalde bakoitza bi irakaslerekin batera joango da, eta irakasle horien ardura izango da haiek behar bezala portatzea jarduera gauzatzen den bitartean.
  • Botak, jantzi beroak eta zira eramatea komeni da.
  • Jarduerara joaterik ez balego, IGIari jakinarazi eta arrazoi justifikatua azaldu beharko litzaioke, gutxienez bi lanegun lehenago. Justifikaziorik gabe ez joateak jarduera horretan baja ematea eragingo du.
  • Ikastetxeak jarduera honetan parte hartzea zabaltzen duenean, berariaz aipatuko ditu AMVISA antolatzaile gisa eta Vitoria-Gasteiz hiri hezitzailea proiektua.

Informazioa

  • Inskripzioari buruzko informazioa posta elektronikoz bidaliko zaie inskripzioa egin dutenei.
  • Antolatzailea: AMVISA.
    • Harremanetarako: Moisés Ruiz de Azua
    • Telefonoa: 945 161616 Luz. 4960
    • E-posta: mruizdeazua@vitoria-gasteiz.org
  • Web orri interesgarria: Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdea - Zadorrako parkea

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.