Udaleko hezkuntza jarduerak – Ibilbidea. Lantegiak Santa Maria Katedralean

2022-2023 ikasturtea / Gaia: Hiria ezagutzea

Azalpena

Jarduera honek bi zati ditu: lehenengo, katedrala bisitatuko da, alderdi historiko, arkitektoniko eta artistikoak ezagutaraziz, ikasleen mailaren arabera. Ondoren, ibilbidean adierazitako kontzeptuak garatu eta sortzeko aukera ematen duen jarduera plastikoa egingo da.

Halaber, maila bakoitzeko power point bat dago, aldez aurretik eta gerora gelan gaia landu ahal izateko.

Katedraleko lantegiak
LHko 1. maila Ikusi-makusi Katedrala Izena eman online
LHko 2. maila Sakelako hiria Izena eman online
LHko 3. maila Bazen behin Vitoria-Gasteiz Izena eman online
LHko 4. maila Harriak kontatzen digu Izena eman online
LHko 5. maila Katedrala gaixorik dago Izena eman online

Balioak

Gizalegea, prestakuntza eta sormena.

Helburuak

  • Ikasleak Santa Maria katedralaren historia eta horrek hiriko historiarekin duen harremana ezagutzen hastea (hezkuntza mailen arabera).
  • Garai historiko bakoitzeko alderdi arkitektoniko, arkeologiko eta artistiko adierazgarrienak azaltzea (hezkuntza mailen arabera).
  • Bisitan azaldutako edukiak jarduera plastiko baten bidez indartzea.
  • Ikasleak tenpluaren orainaz ohartaraztea: dituen egitura arazoak eta egiten ari den zaharberritzea.
  • Ikasleek historia- eta arte-ondarea balioestea eta errespetu jarrera izatea.
  • Ibilbidearekin lotura duten emakumeak ikustaraztea; aitortzea eta balioan jartzea historian, kulturan, artean eta politikan egin duten ekarpena.

Hartzaileak

Lehen Hezkuntzako 1., 2., 3., 4. eta 5. mailak.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Lekua: Santa Maria katedraleko bisitarien zentroa.
  • Hasiera-ordua: 10:00ean. 09:30ean edo 09:45ean hasteko aukera izango litzateke, izena emateko orrian "Oharrak" atalean eskatuta.
  • Iraupena: 2 ordu.
  • Material didaktikoak: Misioa Katedralean (CD interaktiboan dauden artxiboak, zip 1,26 gb (jaitsi, deskonprimitu eta bi aldiz klikatu "play.bat" artxiboan) .
  • Parte-hartzaile kopurua, gehienez: ikastaldea. Ikastalde bakoitza bere irakaslearekin joango da, eta irakasle hori izango da taldearen portaeraren arduraduna.
  • Ordaintzekoa: ez.
  • Garraioa: ikastetxeek garraiorako dirulaguntza eskatu ahal izango dute, gastuen zati bat ordaintzeko.
  • Hizkuntza: euskara, gaztelania, ingelesa.
  • Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.
  • Izen-emateak onartuko dira egunak eta lekuak bete arte. Epez kanpo jasotako eskaerak bakarrik onartuko dira lekurik eta aurrekonturik badago.
  • Behin izena emanda ikastaldeak ezin badu jarduerara joan, Hezkuntza Zerbitzuari jakinarazi behar dio, gutxienez 3 egun baliodun lehenago.

Informazioa

  • Antolatzaileak: Santa Maria Katedrala Fundazioa eta Hezkuntza Zerbitzua.
  • Helbidea: Frai Zacarias Martinez 3, 01001 Vitoria-Gasteiz.
  • Harremanetarako: María Jesús de Castro (945 16 16 16 – 6544 luzapena / mjdecastro@vitoria-gasteiz.org) eta Maite Viteri (945 16 16 16 – 6542 luzapena / mviteri@vitoria-gasteiz.org).

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.