Udaleko Hezkuntza Jarduerak – Errealitate birtuala: teknologien erabilera egokia

Osasunerako hezkuntza

2022-2023 ikasturtea / Gaia: Osasunerako Hezkuntza

Izen-ematea

  • 1. lehentasuna: irailaren 9tik 23ra.
  • 2. lehentasuna: irailaren 14tik 23ra.
  • 3. lehentasuna: irailaren 26tik 30ra.

Izena eman online

Deskribapena

Informazio eta komunikazioaren teknologien (ikt) arriskuak.

Programa honen helburu nagusia Informazio eta Komunikazioaren Teknologiek (telebista, sakelako telefonoa, bideojokoak, Internet) eragin ditzaketen arazoak prebenitu eta aurre hartzea da. Aurre hartu nahi zaie bai teknologia horien bidez igorritako edukien aldetik, baita teknologia horien erabilera okerraren aldetik.

Honako tailerrek osatzen dute proposamena:

  • "Internet eta sare sozialak: erabilera segurua".
  • "Gazteekiko jazarpena: ciberbullying".

Jarduerari zuzenean ekin aurretik, hartzaileen balorazio eta diagnostikoa egingo da, galdetegien bidez.

COVID-19aren ondorioz, hitzaldiak ezin izango balira aurrez aurre egin, online egiteko modua bilatuko genuke, bideokonferentzia bidez edo beste nolabait.

Horren aurretik, egiten duen enpresarekin hitz egingo genuke.

Baloreak

Erantzukizuna.

Helburuak

  • Ikasleek teknologia berriak nola erabiltzen dituzten ezagutzea.
  • Teknologien alde onak sustatzea, arriskuak gutxitu asmoz.
  • IKTekin loturiko lan-arriskuei aurre hartzea.
  • Ikasleak IKTak era seguru eta arduratsuan erabiltzeko prestatzea.
  • Ikasleekin errespetua, erantzukizuna, adiskidetasuna, egiazaletasuna, parte-hartzea, komunikazioa, pribatutasuna eta gisako balioak lantzea.

Hartzaileak

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1., 2., 3., 4.), Batxilergoa (1., eta 2. mailak), Oinarrizko Lanbide Heziketa (1., 2. eta 3. mailak).

Antolamendua

  • Lekua: ikastetxean edo telematikoki.
  • Egutegia: 2022-2023 ikasturtea.
  • Ordutegia: ikastetxeak eta ASAJER elkarteak adostutakoa.
  • Iraupena: 2 ordu, ordubeteko saiotan zatituta.
  • Materialak: liburuxkak eta bideoak...
  • Hizkuntza: euskara, gaztelania.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izen-ematea: izen-emate fitxa bat bete behar da ikasgela bakoitzeko.
  • Prezioa: doan.
  • Oharrak: izena eman duten ikasleen hezkuntza-premia bereziak adieraziko dira, hala badagokio. Izena emateko fitxan ordutegi- eta egutegi-lehentasuna adieraziko da.

Izena emateko fitxa udalaren web-orriaren bitartez bidaliko da. Eskariei erantzungo zaie, inskripzio-ordenaren eta aurrekontu-erabilgarritasunaren arabera.

Ikastetxeak jarduera horretan parte hartzen duela zabaltzen duenean, Udal eta Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua aipatuko ditu.

Izena emateko epea amaitu ostean, eta plaza guztiak bete ezean, izena emateko epe berri bat irekiko da.

Informazioa

Laguntzailea

ASAJER-Errehabilitazioan ari diren Arabako Jokalarien Elkartea (Alaba Jeneralaren kalea 25, 1.a eskuina, 01005 Vitoria-Gasteiz. 945 140468 / 945 234990 telefonoak. 945 234990 faxa.

Posta elektronikoa: asajer@telefonica.net.

Web-orria: www.onlinezurekin.org(Beste leiho batean irekiko da)

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.