Belaunaldien Artekoa: Ongizatea barrearen bitartez
Udaleko Hezkuntza Jarduerak - 2022-2023 ikasturtea
Izen-ematea: Izena ematea online
Azalpena
Helburu nagusia belaunaldien arteko trukea sustatzea delarik, BIZAN (antzinatik Adinekoentzako zentro soziokulturaletak) osatutako talde batek barrearen bitartezko saio interaktibo bat egingo du gazte talde batekin. Gune honetan umore sen positiboa izango da nagusi, eta blokeoak baztertzen eta pertsonei bere burua ezagutzen lagunduko zaie.
Balioak
Elkartasuna, parte-hartzea eta ekitatea.
Helburuak
- Belaunaldi ezberdinak (gazteak eta adinekoak) elkartzeko bide ematea.
- Umore sena erabiltzeko gaitasunak hartzea
- Eguneroko egoerei dramatismoa kentzea, egoera horiek ahalik eta modurik onenean hartzen ikusteko.
- Geure buruaz barre egiten ikastea
Hartzaileak
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH)
Antolamendua
- Lekua: BIZAN zentroan edo eskolan.
- Egutegia: 2023eko urtarriletik maiatzera
- Ordutegia: astelehen, astearte, asteazken eta ostegunetan, ordutegi ezberdinetan.
- Iraupena: ordu beta.
- Parte hartzaile kopurua, gehienez: ikastaldea.
- Garraioa: ez.
- Hizkuntza: gaztelania.
Parte hartzeko betebeharrak
- Ordaintzekoa: ez.
- Oharrak: eskaera-kopuruak programaren ahalmena gaindituz gero, Udalaren Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Sailak ezarriko ditu lehentasunak zehazteko irizpideak. Irakasleen partaidetza aktiboa eskatzen da, baita zentroak koordinazioan adierazitako beharrak artatzea ere, saioa ahalik eta ondoen gara dadin.
- Ikastetxeak jarduaera horretan parte artesa zabaltzen duenean, berariaz aipatuko ditu udala antolatzaile gisa eta Vitoria-Gasteiz hiri hezitzailea proiektua.
Informazio gehiago
- Harremanetarako: Raquel Villarreal.
- Helbidea: Adinekoen Zerbitzua. Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Saila.
Pablo Neruda kalea, 7, 01009.Vitoria-Gasteiz. - Telefonoa: 945 161731 / 161582.
- Posta elektronikoa: rvillarreal@vitoria-gasteiz.org
- Web: www.vitoria-gasteiz.org/csm
Lotutako informazioa
- Udaleko Hezkuntza Jarduerak - 2021-2022 Ikasturtea - Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
- Udaleko Hezkuntza Jarduerak - Gaitasun pertsonaletarako hezkuntza
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.