Ikasi Ludoteketan eta Ludoklubetan jolastuz - Udal hezkuntza jarduerak - ikasturtea 2019-2020 -

Conocimiento de la ciudad

Heziketa guztion ardura da. Horregatik Ludoteka eta Ludoklub Sareak "Ikasi jolastuz" programaren bitartez eskolarekin lan egin nahi du umeen garapenerako gai funtsezkoetan.

Enlace Izen ematea: irailaren 6tik 20ra.

Gaia: Hiria ezagutzea

  • "Ezagutu Ludoteka!": HHko 1.a, 2.a eta 3.a eta LHko 1.a, 2.a eta 3.a

Haurren ikas prozesuan eta garapenean jolastea funtsezkoa da. Bisita baten bitartez umeek gozatuko dute jolas dinamizatuetan eta jolas libreetan, Gasteizko Ludoteka Sarea ezagutzen duten bitartean.

Ludotekak: Abetxuku, Aldabe, Arana, Arriaga, Ariznabarra, Landatxo, Pilar, Hegoalde, Ibaiondo, Iparralde, Judimendi, Lakua, Salburua eta Zabalgana.

Enlace Izena eman jarduera honetan


  • "Ezagutu Ludokluba!": LHko 4.a, 5.a eta 6.a

Haurren ikas prozesuan eta garapenean jolastea funtsezkoa da. Bisita baten bitartez umeek gozatuko dute jolas dinamizatuetan eta jolas libreetan, Gasteizko Ludoklub Sarea ezagutzen duten bitartean.

Ludoklubak: Abetxuku, Aldabe, Arana, Arriaga, Ariznabarra, Landatxo, Pilar, Hegoalde, Ibaiondo, Iparralde, Judimendi, Lakua, Salburua eta Zabalgana.

Enlace Izena eman jarduera honetan


Gaia: Euskararen erabilera sustatzea

  • "Galdutako letraren bila": LHko 1.a, 2.a, 3.a, 4.a, 5.a eta 6.a

Jolas-lantegi honetan helburua irakurmena era dibertigarrian hobetzea izango da. Umeek egiaztatuko dute irakurtzea eta ulertzea ez dela soilik garrantzitsua irakasgaiak gainditzeko, baizik eta bizitzaren alderdi askotarako ere garrantzitsua dela, eta noski, jolasteko.

Ludotekak/Ludoklubak: Abetxuku, Aldabe, Arana, Arriaga, Ariznabarra, Landatxo, Pilar, Hegoalde, Ibaiondo, Iparralde, Judimendi, Lakua, Salburua eta Zabalgana.

Enlace Izena eman jarduera honetan

Gaia: Berdintasunerako hezkuntza

  • "Berdintasunean jolastuz": LHko 1.a, 2.a, 3.a, 4.a, 5.a eta 6.a

Jolas-lantegi honetan helburua genero berdintasunari buruzko gogoeta eta pentsamendu kritikoa eraikitzea izango da, eguneroko inguruko egoeretara hurbiltzen dituzten jolasen bitartez eta baita jolas-une eta espazioetan umeen artean ezartzen diren erlazioetara hurbiltzen dituzten jolasen bitartez ere.

Ludotekak/Ludoklubak: Abetxuku, Aldabe, Arana, Arriaga, Ariznabarra, Landatxo, Pilar, Hegoalde, Ibaiondo, Iparralde, Judimendi, Lakua, Salburua eta Zabalgana.

Enlace Izena eman jarduera honetan


Gaia: Trebetasun sozialetan heztea

  • "Stop bullying-ari!! eta jolastera": LHko 3.a, 4.a, 5.a eta 6.a

Dinamika honetan LEGO materialaren bidez berdinen arteko erasoen inguruko ezagutza eta sentsibilizazioa bultzatuko da.

Ludotekak/Ludoklubak: Abetxuku, Aldabe, Arana, Arriaga, Ariznabarra, Landatxo, Pilar, Hegoalde, Ibaiondo, Iparralde, Judimendi, Lakua, Salburua eta Zabalgana.

Enlace Izena eman jarduera honetan


Gaia: Arte eta ikus-entzunezko hezkuntza

  • "Jolastu eta sortu": HHko 1.a, 2.a eta 3.a

Jokoa eta esperimentazioaren bitartez hainbat material eta ehundura manipulatu ahal izango dituzte. Aldi berean, erritmo musikal desberdinak eta eskulanak egingo dituzte.

Ludotekak/Ludoklubak: Abetxuku, Aldabe, Arana, Arriaga, Ariznabarra, Landatxo, Pilar, Hegoalde, Ibaiondo, Iparralde, Judimendi, Lakua, Salburua eta Zabalgana.

Enlace Izena eman jarduera honetan


Gaia: Ingurumena

  • "Urrezko lau arauarekin jolasten": LHko 1.a, 2.a, 3.a, 4.a, 5.a eta 6.a

Zientziaren alderdi dibertigarriak ezagutzeko ginkana bat egingo dugu. Murriztea, Berrerabiltzea, Birziklatzea eta Berreskuratzea izango ditu ardatz, eta horrela, heziketan laguntzen du kontsumo arduratsu eta iraunkorrerako.

Ludotekak/Ludoklubak: Abetxuku, Aldabe, Arana, Arriaga, Ariznabarra, Landatxo, Pilar, Hegoalde, Ibaiondo, Iparralde, Judimendi, Lakua, Salburua eta Zabalgana.

Enlace Izena eman jarduera honetan

Balioak
  • Prestakuntza, sormena eta bizi-kalitatea.
Helburuak
  • Jolastu, erlazionatu, parte hartu eta ikertzeko espazioak eskaintzea.
  • Zenbait eduki ikastea, jolasen eta jostailuen bidez.
Hartzaileak

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza.

Antolamendua
  • Lekua: ludotekak eta ludoklubak (gizarte etxeetan).
  • Egutegia: 2019ko urriaren 14tik 2020ko maiatzaren 29a arte.
  • Ordutegia: 15:30etik 16:30era, Zabalganan ostiraletan izan ezik 09:30etik 10:30era.
  • Iraupena: ordubete.
  • Parte-hartzaile kopurua, gehienez: 30 pertsona taldeko.
  • Hizkuntza: gaztelania eta euskara.
Parte hartzeko betebeharrak
  • Izen-ematea: eskabide orria betetzea, bat bisita bakoitzeko.
  • Ordaintzekoa: ez.
  • Oharrak: ikastalde bakoitza bere irakaslearekin batera joango da, eta irakasle horren ardura izango da haiek behar bezala portatzea jarduera gauzatzen den bitartean. Eskabidea onartu ondoren jarduera horretara joaterik ez badago, gutxienez hiru egun baliodun lehenago jakinarazi beharko da. Aurreikusitako datan justifikazio nahikorik agertzen ez bada, ez da aukerarik izango beste data batean parte hartzeko.
  • Ludolandek eta Ortzadarrek (eskola@utelo.es) osatutako UTEk ludoteka eta ludoklubetan egiten diren jarduerak kudeatzen ditu.
Informazioa
  • Harremanetarako: Garbiñe Mendizabal Ascasibar.
  • Helbidea: Herritarren Partaidetza, Gardentasuna eta Gizarte Etxeen Saila (Gizarte Etxeen Zerbitzua).
  • E-posta: cc.zabalgana.coo@vitoria-gasteiz.org
  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: