Udaleko Hezkuntza Jarduerak. Ikastetxeentzako antzerkia. Beñat Etxepare.

Arte eta ikus-entzunezko hezkuntza

Ikasturtea: 2022 – 2023 / Gaia: Arte eta ikus-entzuneko hezkuntza

Azalpena

Duela 28 urte hasi zen proiektu hau garatzen, Gasteizko Udalaren eta Teatro Paraíso taldearen arteko lankidetza hitzarmen baten bidez.

Horri esker, Hiriko 20.000 haur eta gaztek antzezte arteak ezagutu eta haietaz gozatzeko aukera dute.

Jarduera programak antzerki egitarau erakargarri eta berritzailea eskaintzen du, eta 'Ikusle izatearen artea' deritzon hezkuntza programa, atal hauek osatua: kafe didaktikoak, Eszenara! Programa, ikastetxeetan egiten diren antzezte jardueretarako laguntza, ikuslearentzako sariak eta Vital- Antzerki, familiarekin antzerki jolasean.

pdf 2022 – 2023 denboraldia

Balioak

Prestakuntza eta Sormena.

Helburuak

Haurrak eta gazteak antzezte arteetara eraginkortasunez hurbiltzea, zuzeneko ikuskizunaren hartzaile gisa prestatzeari arreta berezia emanez.

Hartzaileak

Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

Antolamendua

  • Lekua:Beñat Etxepare Antzokia (Iparralde GE) Zuberoa Plaza, 1
  • Egutegia: Ikasturtean zehar.
  • Ordutegia: Goizez (emanaldiak 9:30ean eta 11:30ean) edo goiz eta arratsaldez (emanaldiak 10:30ean eta 15:30ean).
  • Iraupena: Ikuskizun bakoitzak, batez beste, ordubete.
  • Parte-hartzaile kopurua, gehienez: osasun-baldintzen arabaera.
  • Hizkuntza: Euskara, gaztelania.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izena ematea: Ikastetxe guztiek har dezakete parte, irailean Teatro Paraíso taldeari lekuak aldez aurretik erreserbatuta. Eskaera guztia hartzen saiatuko gara, baina hilabete horietan sarbiderik izan ezin duten ikastetxeek lehentasuna izango dute ikasturteko bigarren hiruhilekoan.
  • Ordaintzekoa: 5,00 € ikasle bakoitzeko; irakasleak doan.

Eskabidea

Erreserbak, iralaren 12tik 23ra egingo dira, bai telefonoz, bai webgunearen bidez http://www.teatroparaiso.com/eu/benat-etxepare-antzokia/sarrerak-erreserbatu(Beste leiho batean irekiko da) .

2 aurkezpen kafe egongo dira Iparralde Gizarte Etxeko Bidasoa aretoan

  • Irailaren 7an, 12etatik 13etara.
  • Irailaren 8an, 10etatik 13etara.

Harremanetarako: Teatro Paraíso.

Laguntzaileak

Eusko Jaurlaritza, Biargi Sarea, Vital Fundazioa, El Correo, La Casa del Libro, EITB.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.