2019ko Opor Jardueren Balioespena

se ve el banner de los progrmas vacaionales 2019

Opor-jarduerez arduratzen den udal-taldeak opor-garairako programak prestatzen ditu abendutik apirilera bitartean, gasteiztarrei eskaintzeko. Jarduera horiek amaitu ondoren, balioetsi egiten dituzte beroriek antolatzen dituzten udaleko sail eta zerbitzuetako pertsonek, irailetik aurrera.

OHARRA: 2019. urteko datuak prestatzen ari gara. Datu irekien atarian eskuragarri daude datu kuantitatiboak ods formatuan.

Alderdi kuantitatiboak

Datuak biltzeko prozedura egituratu bat du taldeak, eta, prozedura horren bidez, hainbat alderdi lantzen ditu azterketa konparatu bat eginez: eskaintza, eskaria, garapen-aldiak, aniztasunaren arreta, tarifak eta hobariak, eta abar.

Ondoren, 2019ko opor-garaiari dagozkion datu esanguratsuenak dituzue:

Alderdi kualitatiboak

Azterketa kuantitatiboa egiteaz gain, alderdi kualitatiboekin lotura estuagoa duten beste elementu batzuk ere balioesten dira, udalaren eskaintzaren kalitatea ebaluatzeko ezinbesteko garrantzia dutenak; oso baliagarriak dira, gainera, hurrengo edizioei begira hobetzeko proposamenak egiteko.

2019ko edizioan, honako alderdi hauek balioetsi dira bereziki:

  • Prozesuen azterketa (eskari-fasea, izena emateko fasea, eta libre gelditutako lekuei dagokien fasea).
  • Prozeduren azterketa (webgunea, herritarrei laguntzeko bulegoak, beste bitarteko batzuk).
  • Espazioen kudeaketarekin, jangelekin, garraioarekin, klimatologiarekin, osasun-gaiekin, materialekin eta abarrekin lotutako gaiak.
  • Jarduerak gauzatzerakoan egindako jarraipenaren azterketa, kontuan hartuta zer proiektatu zen, zer egin den, zer zailtasun edo arazo izan diren, zer lortu den, etab.
  • Enpresa esleipendunen balioespena, zegozkien proiektuen gauzatze-maila aintzat hartuta.
  • Prozesu osoan zehar erabiltzaileek egindako balioespena eta planteatutako eskariak (apiriletik irailera bitartean). Udaleko talde teknikoak emandako erantzunak.

Balioespen honetako hainbat alderdi sail edo zerbitzu bakoitzak bere esku-hartzeei buruz landutako memorian biltzen dira. Eduki hau argitzeko unean, oraindik argitaratu gabe daude 2019ko memoriak. Adibide gisa, honako helbide hauetan kontsulta daitezke oporretako jardueren aurreko memoriak:

Alderdi ekonomikoak eta beste datu batzuk

se ve foto de portada de programa vacacional 2019Udalaren opor-jardueren diseinuak, antolaketak eta kudeaketak ez dute formatu bakarra. Jarduera horietan parte hartzen duten udal-sailak, zerbitzuak eta unitateak askotarikoak direnez, aldeak daude batzuen eta besteen artean, bakoitzaren funtzionamenduaren arabera, eta, zenbaitetan, bakoitzak bere arduren esparruan egiten dituzten urteko programazioen baldintzapean daude. Adibidez, Gazteria Zerbitzuak eskaintzen duen Kanpamentuak hondartzan programak eskaintza irekia egiten du, eta Xtraclub programaren barnean gazteei zuzentzen zaien udaberri eta udako programazioan biltzen da. Antzera, udalaren Ludoteken Sareak Udako Ludotekak eskaintzen ditu, urteko eskaintzaren azken ekitaldi gisa. Beste batzuek, hala nola Hezkuntza Zerbitzuak edota Folklore Akademiak, oporretarako eskaintza berezia prestatzen dute, eta eskaintza horrek ez du inolako loturarik beren urteko programazioarekin.

Hau da, udako jardueren plangintzaren jatorrian sumatzen diren aldeek zaildu egiten dute kostuen, kontratazio-prozesuen eta beste hainbat alderdiren arteko azterketa konparatua egiteko aukera.

Dena den, kostuarekin, jarduerak egiteko kontratatutako enpresekin, begiraleekin eta espedienteen kudeaketa administratiboarekin lotutako zenbait alderdi garrantzitsu bildu ditugu honako taula honetan:

1. Tabla: 2019ko datuen Taula
Antolatzailea Jarduera Begirale kopurua Aurrekontua (jarduera guztiak) Enpresa esleipenduna Espedientea
Hezkuntza Zerbitzua Jolas Txokoak 59 76.365,70 € Ludoland / Ortzadar 2019/CO_ASER/0013(Beste leiho batean irekiko da)
Hezkuntza Zerbitzua Udaleku Irekiak 52 109.184,90 €
Hezkuntza Zerbitzua Ingurumen Udalekuak 9 16.280,00 €
Gizarte Etxeak Udako Ludotekak 46 34.635,00 € Ludoland / Ortzadar 2017/CONASO0096
Gizarte Etxeak Txokokuba 12 9.191,50 €
Gizarte Etxeak Abentura Udalekua 10 16.158,25 €
Gazteria Zerbitzua Kanpamentuak hondartzan
CEA Green Summer Camp 5 21.000,00 € Galemys S.L.
Folklore Akademia múSIKa, BAI! 24 65.000,00€ Ikudea XXI S.L. 2019/CO_ASER/0014(Beste leiho batean irekiko da)
Kirol Zerbitzua Jarduera Nautikoen Campusa Club Náutico Vitoria 2019/CO_ASER/0049(Beste leiho batean irekiko da)
Luis Aranburu Musika Eskola Udaband Udako musika kanpusa 6 15.000 € Profesorado de la Escuela y monitorado específico
Guztira 11 jarduera 223 personas 362.815,35 €

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: