Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak

Boto-paperak

Hautesle-errolda kontsultatzea

Eusko Legebiltzarrerako 2020ko apirilaren 5eko hauteskundeak direla eta, otsailaren 17tik 24ra bitartean, biak barne, hautesle-errolda kontsultatzeko zerbitzu bat izango da —Gasteizko biztanleen erroldako administrazio-erregistroko 2019ko abenduaren 1eko egoera aintzat hartuta eguneratua—, gerora urtarrilaren 28ko 2/2011 Lege Organikoak aldatutako Hauteskunde Erregimen Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 39.2. artikuluan xedatutakoaren ildotik.

Errolda kontsultatzeko betebeharrak, ordutegia eta lekuak

Nork bere datuak baino ezingo ditu kontsultatu, aurretik identifikatuta. Kontsulta egiteko identifikazio-agiri hauek erabil daitezke: NAN, pasaportea edo gidabaimena —titularraren argazkia agertu beharko da—.

Kontsulta egiteko lekuak, Udalean
  • San Martineko udal bulegoetan, astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:00etara.
  • San Antonio kaleko 10.eko herritarrei laguntzeko bulegoan, astelehenetik ostiralera, 8:30etik 19:30era.
  • Lakua, Hegoalde, Pilar, Judimendi, Iparralde, Arriaga, Aldabe, Ibaiondo eta Salburuko gizarte-etxeetako herritarrei laguntzeko bulegoetan, egunero, larunbat eta igandeak barne, 9:30etik 20:00etara.
  • Ariznabarreko kiroldegiko herritarrei laguntzeko bulegoan: astelehenetik larunbatera, 9:30etik 20:00etara; igandean, 9:30etik 14:30era.

010 telefonoa: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 20:00etara; larunbatean, 8:00etatik 14:00etara. 010 telefonoaren bidez kontsultatzen bada, identifikazio-agiriaren zenbakia, izena eta deiturak eta helbide zehatza eman beharko dira.

Hautesle Erroldaren Bulegoa. Informazioa, telefonoz nahiz internetez

Hautesle Erroldaren Bulegoak —Gaztelako atea, 9-11— hauteskunde-prozesuaren inguruko kontsultak egiteko zerbitzua eskaintzen du. Hauteskunde-aldi osoan baliatu ahal izango da zerbitzu hori; hasieran, jendaurrean jartzen den erroldaren ingurukoak argitzeko eta, erreklamazioak ebatzi ondoren, bozketarako hautesle-erroldaren ingurukoak.

Telefono bidezko informazioa 945 154 300 00

Internetez

Erroldako datuak, hauteslekua eta hauteskunde-mahaia helbide honetan kontsultatu ahal izango dira: https://sede.ine.gob.es/consulta_electoral_elecciones(Beste leiho batean irekiko da). Konfidentzialtasun-arrazoiak direla eta, sinadura elektronikoa balioztatzeko Administrazio Publikoen Ministerioaren plataformak onartzen dituen ziurtagiri digitaletakoren bat dutenek bakarrik izango dute sarbidea.

Zein hautesleku eta hauteskunde-mahaitan dagokien bozkatzea jakin ahal izango dute ziurtagiri digitalik ez duten hautesleek. Hainbat bilaketa-irizpideren arabera egin daiteke kontsulta —ezinbesteko datu hauek emanda: probintzia, udalerria eta lehen deituraren iniziala—, helbide honetan:

https://sede.ine.gob.es/consulta_mesas_locales(Beste leiho batean irekiko da)

Atzerrian bizi diren hautesleek eta postaz bozkatzea eskatzen duten Espainiako egoiliarrek postaz bozkatzeko dokumentazioaren igorpenaren egoera kontsultatu ahal izango dute. Kontsulta hori egiteko, identifikatzailea —IFZ edo pasaportea— eta jaiotze-data eman beharko dituzte.

Helbide honetan egin daiteke: https://sede.ine.gob.es/consulta_voto_correo(Beste leiho batean irekiko da)

Erreklamazioak

Jendaurreko erakustaldian, edonork aurkeztu ahal izango du erreklamazioa, bai kanpo uztearen kontra —zerrendetan ageri ez bada edo okerreko datuekin ageri bada—, bai sartzearen kontra —zerrendetan egon beharko ez balu ere bertan ageri bada—. Erreklamazioa hautesleak berak sinatu eta aurkeztu beharko du, edo behar bezala baimendutako pertsona batek —nortasun-agiriaren fotokopia erantsi beharko zaio erreklamazioari—.

Hauteslekuen eta hauteskunde-atal eta mahaien kontsulta

Otsailaren 18tik 23ra bitartean, biak barne, mugapen horren kontrako erreklamazioak aurkeztu ahal izango dizkiote hautesleek Probintziako Hauteskunde Batzordeari, eta 5 eguneko epean emango du hark ebazpen irmoa.

Arabako Hauteskunde Batzordea

Gasteiz hiribidea, 18 - 2. solairua (Justizia jauregia)

01008 Vitoria-Gasteiz

Telefonoa: (+34) 945 004922

Faxa: (+34) 945 004923

Posta elektronikoa: je-vitoria-gasteiz@justizia.eus

Martxoaren 26tik apirilaren 4ra egongo da jendaurrean jarrita behin betiko zerrenda.

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Jasotako iruzkinak

Página web: Elecciones a Cortes Generales

Sería interesante incluir en la información disponible el nuevo trámite de "Solicitud exclusión/inclusión en copias del censo para propaganda electoral" para solicitar que no se envíe al domicilio comunicaciones, sobres ni papeletas de los partidos políticos.

https://sede.ine.gob.es/oposicionPartidos/presentacion

Creo que en nuestra ciudad tenemos la suficiente conciencia medioambiental como para valorar este tipo de opciones para no malgastar papel ni recursos públicos.

Elector Alegre 2019/03/11 10:01:33 Erantzuna eman zaio

En efecto, es una información relevante que no habíamos incluido. Incluimos la referencia y le agradecemos la sugerencia. Las aportaciones ciudadanas siempre son bienvenidas.

Udalaren logotipoa Udala 2019/03/11 12:30:29

La solicitud de exclusión en las copias del censo electoral se pueden presentar en los centros cívicos?

A.-.-. Normal 2019/09/27 12:53:59 Erantzuna eman zaio

Sí. En cualquiera de las oficinas de atención ciudadana. Gracias por utilizar el Buzón ciudadano.

Udalaren logotipoa Udala 2019/09/30 12:42:15