"Giza Eskubideak XXI. mendeko hirian" jardunaldia: bigarren edizioa

Jornada DDHH en la Ciudad

Giza eskubideekin konprometitutako hiri bat eraikitzen jarraitzeko asmoz, Giza Eskubideal XXI. Mendeko hirian jardunaldiaren bigarren edizioa ospatu zen 2021eko abenduaren 16an eta 17an, hirirako eskubidea ardatz izan zuena.

Hirirako eskubidea pertsona guztiek hiri, herri eta hiri-asentamendu bidezkoak, inklusiboak, seguruak, jasangarriak eta demokratikoak bizitzeko, erabiltzeko, okupatzeko, produzitzeko, eraldatzeko, gobernatzeko eta gozatzeko duten eskubidea da, hiriak bizitza duin baterako ondasun komunak diren aldetik.

Hirirako eskubidea praktikan jartzeak dakartzan erronkak aztertzeaz gain, jardunaldietan herritarren hainbat ekimen aurkeztu ziren, hiriak elkartzeko, gizarteratzeko eta bizikidetzarako gune bihurtzen lagundu dutenak. Era berean, bereizkeriarik gabeko hirien eraketan aurrera egitea ahalbidetzen duten udal administrazioaren esparruko esperientziak ere aurkeztu ziren.

Jardunaldiaren laburpen-txostena Imagen archivo pdf

"Giza Eskubideak XXI. mendeko hirian II" jardunaldiaren esku-programa Imagen archivo pdf

Jardunaldien bideoak

Youtuben eskuragarri daude 2021eko jardunaldien bideo guztiak(Beste leiho batean irekiko da), jarraian ere ikusgai daudenak:

Sarrera

Federico Mayor Zaragoza, Bakearen Kultura Fundazioko lehendakaria eta UNESCOko zuzendari nagusi ohia (streaming).

https://www.youtube.com/watch?v=kFtpXI54Otw(Beste leiho batean irekiko da)
Hitzaldi-elkarrizketa: "El derecho a la ciudad ante los retos del s.XXI"

David Bondia, David Bondia, Bartzelonako sindikoa.

Aurkezlea: Manuela Mesa, CEIPAZeko zuzendaria eta DEMOSPAZ-UAMeko zuzendarikidea.

https://www.youtube.com/watch?v=5UYSRMjB5uk(Beste leiho batean irekiko da)
Elkarrizketa-mahaia: "Derechos humanos en la ciudad del siglo XXI"

Hizlariak: Maider Maraña, Baketik-eko zuzendaria, eta Carlos Giménez, Kulturarteko Esku-hartze Komunitarioko Proiektuaren zuzendaria eta DEMOSPAZ-UAMeko zuzendaria.

Aurkezlea: Elena Boschiero, DEMOSPAZ-UAMeko eta CEIPAZeko ikertzailea.

https://www.youtube.com/watch?v=FFV07oScqTo(Beste leiho batean irekiko da)
Mahai-ingurua: "Claves para construir ciudades inclusivas. La importancia de la participación"

"Abegitasuna: harrera egiten duten hiriak". Susana Moliner, Grigri.

"Madrilgo Erkidegoko herritarrentzako laborategi-sarea". Lorena Ruiz, Medialab Herritarren Berrikuntzako Laborategiko arduraduna.

Moderatzailea: Juan Carlos Quilchano, Gasteizko Udaleko Herritarren Partaidetzako Zerbitzuko burua.

https://www.youtube.com/watch?v=BJfEDP5i95I(Beste leiho batean irekiko da)
Mahai-ingurua: "Estrategias para combatir la discriminación desde el ámbito municipal"

CLARA proiektua: Arrazakeriaren, xenofobiaren eta gorroto-diskurtsoen aurkako Tokiko Ikaskuntza Komunitateak. Pablo Usurbil Moreno, CLARA proiektuaren koordinatzailea eta José Manuel Romero Sánchez, proiektuaren bideratzailea (Iruñeko Udaltzaingoa).

Berdintasunaren eta aniztasunaren aldeko eskolak. Gemma Martret, Berdintasuneko eta Hezkidetzako erreferentea, Bartzelonako Hezkuntza-Partzuergoa.

Berdintasun konektatuak. Tokiko politika publikoetan intersekzionatzea. Sonia Valle, Herritartasun eta Bizikidetza Zerbitzuko burua. Terrassako Udala.

Moderatzailea: Mireia Espiau, Gasteizko Udaleko Berdintasun Zerbitzuko burua.

https://www.youtube.com/watch?v=EsdXBOdXrwE(Beste leiho batean irekiko da)

Lehenengo edizioa

Lehenengo edizioa 2020an izan zen, Giza Eskubideak Hirian Babesteko Europako Gutunaren 20. urteurrena zela eta.

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.