Autobus geltoki berria

Irudiak

Amaitu da Gasteizko autobus geltoki berriaren obra. 2012ko azaroan hasi ziren lanak, eta gauzatzeko aurreikusitako epeak bete dira. Lehen fasea 2013ko irailean amaitu zen, lur azpiko aparkalekuaren itxierarekin, eta bigarrena 2014ko urtarrilaren erdi aldean, estalkiaren egitura metalikoa erabat amaitu ostean. 2014ko udaberrian amaitu ziren kristalak ipintzeko lanak, eta horren ostean eraikina estaltzen duen xafla berdea jarri zen.

Orain hilabete batzuk behar dira abian jar dadin. Gasteizko autobus geltoki berria 2015eko martxoaren 16an funtzionatzen hastea aurreikusi da.

Autobus geltoki berriak atondo handia du, kafetegia eta jatetxea, saltokia, zaindegia, bulegoak, eta autobus geltokiari dagozkion zerbitzu guztiak: txartelak saltzeko leihatilak, informazio-zerbitzua, 5 informazio-pantaila eta bestelako udal informazio puntuak, autobusentzako 25 nasaz gain. Kanpoaldean, plaza publiko handi bat -8.000 metro koadro- haurrentzako jolaslekua -kafetegiaren aurrean- eta berdegunea ditu. Orotara, autobus geltoki berriaren eraikinak eta inguruak 26.650 metro kuadro hartzen dute.

Autobus geltoki berriak, halaber, lurpeko aparkalekua du, ibilgailuentzako 302 plaza dituena, horietako 10 mugikortasun murriztuko pertsonentzat; 15 ibilgailurentzako aurreinstalazio elektrikoa ere jarri da, horietako 2, mugikortasun murriztukoentzat. Bizikletentzako 94 leku eta motorrentzako beste 13 ere baditu, gehi motor batentzako aurreinstalazio elektrikoa. Kanpoaldean bizikletak aparkatzeko 105 leku jarri dira, aldi labur batez aparkatzeko lekua 6 ibilgailurentzat, eta 3 taxi geltoki, 18 ibilgailurentzako lekuarekin; gainera, mugikortasun murriztuko pertsonentzako 3 aparkaleku daude.

Opacua eta Balgorza enpresa gasteiztarrek eta Vías y Construcciones-ek osatutako ABEEak egin ditu lanak. Aurrekontu osoa 15.346.540,92 euro da (BEZik gabe), zeinaren % 90 Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak finantzatu baitute.

https://www.flickr.com/photos/38143943@N08/sets/72157651152286351(Beste leiho batean irekiko da)

Prozesua

2012ko abendua

diciembre 2012

2013ko urtarrila

enero 2013

2013ko otsaila

febrero 2013

2013ko martxoa

marzo 2013

2013ko apirila

abril 2013

2013ko maiatza

mayo 2013

2013ko ekaina

junio 2013

2013ko utzaila

julio 2013

2013ko iraila

septiembre 2013

2013ko urria

octubre 2013

2013ko azaroa

2013ko azaroa

2013ko abendua

2013ko abendua

2014ko urtarrila

urtarrila

2014ko otsaila

2014ko otsaila

2014ko martxoa

2014ko martxoa

2014ko ekaina

2014ko ekaina

2014ko ekaina (II)

2014ko iraila

Iraila 1

Iraila 2

Iraila 3

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: