Osasungarritasun eta Kontsumo Atala

Arduradun teknikoa:
Zehazteke.
Helbidea:
San Bizente aldapa, z.g.
Telefonoa:
+34 945 16 15 02
Faxa:
+34 945 16 12 51
Helbide elektronikoa:
saludpublica@vitoria-gasteiz.org

Zereginak

Osasungarritasun eta Kontsumo Atala Osasuna Publikoaren Zerbitzuan kokatzen da.

Osasungarritasun eta Kontsumo Atalaren zeregin nagusia elikagaien higienearekin, osasungaiztasun eta izurrien kontrolarekin, eta animalien populazioen kudeaketarekin zerikusia duten osasun-arriskuei aurre hartzean datza. Horrez gain, kontsumitzaileen eskubideen alde dihardu lanean.

Honako esparruetan egiten du lan:

  • Elikagaien osasuna
    • Elikagaien higienea, establezimenduen (taberna eta jatetxeen, adinekoentzako egoitzen eta eskoletako jantokietako, elikagaien txikizkako denden...) higienea, handizkako azoken eta azoka ibiltarien kontrola
    • Hainbat jarduera bideratzen ditu asmo horrekin: ikuskaritza eta kontrol jarduerak, hezkuntza eta prebentzio programak, salaketen kudeaketa...
    • Elikagai Alerta Sarean parte hartzea
    • Txosten higieniko-sanitarioak egitea, alor guztietan (elikagaiekin zerikusirik izan ala ez) jarduera lizentziak emateko dosierretarako.
  • Kontsumoa
    • Ondasun eta zerbitzuei buruzko ikuskaritza lanak, kontsumitzaileen eskubideak bermatzeko: kontsumoari buruzko programak, salaketen kudeaketa...
  • Animalien osasuna
    • Armentiako Animaliak Babesteko Zentroaren kudeaketa: animaliak jaso eta zaintzea, albaitarien arreta, adopzioak...
    • Txakurren errolda
    • Arriskutsu izan daitezkeen txakurren erregistroa eta lizentziak ematea
    • Txakurrek pertsonei egindako hozkaden aurreko esku-hartzea, animaliei tratu txarrak emateagatiko salaketak...
    • Animalien populazioa kontrolatzea (usoak, katuak eta abar).
  • Osasungarritasuna
    • Desinfektatzeko eta intsektu zein arratoiak desagerrarazteko tratamenduak (Desinfektatzeko eta intsektu zein arratoiak desagerrarazteko parkea)
    • Komunitate jakin bati eragiten dion osasungaiztasun kasuetan etxebizitza, areto eta patioak ikuskatzea

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.