Gazteria zerbitzua - Aurkezpena

Gazteria Zerbitzuak funtsezko helburua dauka: gazte planaren bitartez udal politikan esku hartzea. Gazte plan hori parte hartu genuen eragile guztiok adostu genuen eta irizpideak, helburuak eta baliabideak ezartzen ditu gure hiriko gazteen bizitza-kalitatea hobetzeko.
Antolakuntzari dagokionez, Herritar Harremanen Sailean dago.
Gazteria Zerbitzuaren misioa Vitoria-Gasteizko gazteei baliabideak eta tresnak ematea da, gizarteratzen eta parte hartzen laguntzeko. Horretarako zerbitzuak gure hiriko politiketan esku hartu, koordinatu eta segimendua egiten du.

Zerbitzuak hurrengo arloetan garatzen du lana:

- Gazteentzako informazio esanguratsua hedatzea.
- Gazteak helburu duten zenbait arlotako zerbitzu eta programak: emantzipazioa eta autonomia, berrikuntza, aisia eta parte hartzea, hezkuntza, sentsibilizazioa eta gizarteratzea .

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.