Izena eman online
Tailer honen helburua hezkuntza-komunitatea gorren errealitatearen inguruan sentsibilizatzea da. Horretarako, ikusarazi egiten ditu entzuleek eguneroko bizitzan gorrei ezartzen dizkieten komunikazio-oztopoak, eta haiekin komunikatzeko moduak ezagutarazten ditu, zeinu-hizkuntzaren oinarrizko nozioen bidez.
Aniztasunaren kultura sustatzea.
Entzumen urritasunarekiko sentsibilitatea eta gorren komunitatearen ezagutza.
Zeinu Hizkuntzaren (LSE) oinarrizko hiztegia ezagutaraztea.
Hartzaileak: DBHko, DBHOko eta HHIko ikasleak.
Izena-emateak eskaintzen diren plazak baino gehiago izanez gero, Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzuak taldeak esleitzeko irizpideak ezarriko ditu.
Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.
Bizikidetza eta aniztasuna Batxilergoa Lehen Hezkuntza Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Beste hezkuntza mailak Irakasleak BATX 1. BATX 2. LH 5 LH 6 DBH 1. DBH 2. DBH 3. DBH 4. HELDUEN HEZKUNTZA IRAUNKORRA -HHI
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.