Izena eman online
Jarduera DLHko 3. eta 4. mailako ikasleentzat da, maila horietan lantzen dutelako burmuinaren funtzionaltasuna, mugimendua, lokomozio-aparatua, zentzumenak..., Une egokia garun-paralisiaz eta ondorioez hitz egiteko.
Horretarako, parte-hartzeko hitzaldiez gain, ikus-entzunezko materiala erabiliko da laguntza teknikoak, komunikazio alternatiborako panelak, kirol egokitua zer den erakusteko. Jarduera talde bakoitzaren beharren arabera moldatuko da.
Ezintasuna, garun-paralisia eta antzeko gaixotasunak ezagutaraztea, sortzen dituzten egoeraz sentsibilizatzea eta irudi positiboa ematea.
Hartzaileak: LH 3. eta 4. mailako ikasleak.
Saioa iraun bitartean gelan irakaslea egotea ezinbestekoa da.
Izen-emateak eskainitako plazak baino gehiago izanez gero, Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzuak taldea esleitzeko irizpideak ezarriko ditu.
Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.
Bizikidetza eta aniztasuna Lehen Hezkuntza LH 3 LH 4
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.