Izena eman online
Prestakuntza eta informazio hitzaldiak dira, Autismoaren Espektroko Nahasteak (AEN) dituzten pertsonekin lan egiten duten edo harremanetan dauden taldeei autismoaren berri emateko. Pertsona horien errealitatea eta haien beharrak ezagutaraztea da helburua, baita elkartearen funtzionamendua erakustea ere, bere helburu nagusiak hauek direlarik: ikusgarritasuna, sareko lana eta kolektibo horren bizi-kalitatea hobetzea, diagnostikoak areagotzen ari diren unean.
Ikasgelan parte hartzeko dinamikak planteatzen dira.
Autismoari buruzko prestakuntza eta informazioa ematea.
Ikasgeletan irakasleentzako ekintza eta ezagutza erraztea, ikaslearen egunerokotasunean eragina duena.
Errealitatea ikasleei hurbiltzea garrantzitsutzat jotzen diren kasuetan.
Autismoa duen seme-alaba duten familien errealitatea ikastetxeko beste gurasoei hurbiltzea eta harekiko enpatia sortzea.
Hartzaileak: LH 6. maila, DBH, DBHO, Batxilergoa eta beste kolektibo batzuk. Irakasleak. Guraso Elkarteak.
Eskuragarri dauden saioak baino talde gehiago inskribatzen badira, Autismo Araba Elkarteak haiek esleitzeko irizpideak ezarriko ditu .
Parte hartzen duten ikastetxeek eta erakundeek konpromisoa hartzen dute Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatzeko, jarduera honetan parte hartuko dutela jakinarazten edo zabaltzen dutenean.
Bizikidetza eta aniztasuna Lehen Hezkuntza Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza LH 6 DBH 1. DBH 2. DBH 3. DBH 4.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.