Aniztasunaren aldeko gazteak

Sarbidea

Izena eman online

Deskribapena

Aniztasunaren aldeko gazteak, gazteen inklusioa sustatzen duen proiektua da, aniztasunaren errespetuarekin bat datozen balioak , eta bereziki azpimarratuz kulturarteko bizikidetza genero-ikuspegia. Proposatutako jarduerak gazteek gizarte-desberdintasunekiko kontzientzia kritikoa eta solidarioa sustatzeko parte hartzera bideratutako metodologiaren parte dira.

Gela barruko saioak horrela banatuko dira:

1. SAIOA: Sarrera bat izango da, kultura-aniztasunari eta migrazio-prozesuei buruzko funtsezko kontzeptuak lantzeko eta gazteak errespetuzko bizikidetzara hurbiltzeko. Talde-dinamikak erabiliko dira, munduko errealitate desberdinak lantzeko.

2. SAIOA: Talde txikitan egingo den dinamika baten bidez, Gasteizen bizi diren pertsona migratuek jasaten dituzten egoerei buruzko hausnarketa egingo da. Horrela, gure inguruko pertsonek bizi dituzten egoerak hurbilduko dira, hauek ikusarazi, ulertu eta enpatizatu ahal izateko. Gainera, jarduera honen bidez, gure kaleetara iristen diren zurrumurruak landuko dira. Amaiera, zentroan edo ingurune hurbilean jardueraren bat pentsatu eta prestatzeko talde eragilerako ikasle bolondresak bilatuko dira.

3. SAIOA: Talde eragileko ikasle boluntarioak azken saio batean elkartuko dira eta aurreko saioan landutako elkartasun-ikuspegiari jarraipena emanez, ikastetxean bertan eta haren ingurunean bizikidetza eta inklusioa sustatzeko ideiak proposatuko dituzte. Ikastetxeak ikasleen ideiak bilduko ditu, eta zer egin erabakiko du.

Baloreak

Identitatea, Barne hartzea, Parte hartzea

Helburuak

  • Kultura-aniztasunaren begirada solidarioa eta enpatikoa sustatzea.

  • Ikastetxeetan inklusioa eta errespetuzko bizikidetza sustatzea.

  • Ikasleen ikastetxeko eta inguruneko parte-hartzea sustatzea.

  • Elkartasuna eta aldaketa positiboa sustatzen duten ekintza kolektiboen bidez, gazteengan eragitea.

Parte hartzeko baldintzak

  • Ikasturtea : 2025 - 2026
  • Lekua: Ikastetxean bertan.
  • Egutegia: 2025/10/20tik, 2026/06/12ra
  • Ordutegia: Eskaera onartu ondoren, egutegia eta ordutegia ikastetxearekin adostuko dira.
  • Iraupena: Ekintza osoak egun ezberdinetan banatutako 3 saio izango ditu. Saio bakoitza ordubetekoa izango da.
  • Hizkuntza: Gaztelania, Euskera
  • Parte hartzaileen gehienezko kopurua : 30
  • Ordainketa: Ez
  • Garraioa :
    • Antolatzen du: Ez
    • Dirulaguntza: Ez

Oharrak

Hartzaileak: DBH 3. eta 4. mailako ikasleak

Izen-emateak eskainitako plazak baino gehiago izanez gero, Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzuak taldeak esleitzeko irizpideak ezarriko ditu.

Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.

Informazioa

  • Antolatzen du: Alkatetzaren eta Erakunde Harremanen Saila, Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzua.
  • Izena: Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzua/Servicio para la Convivencia y la Diversidad
  • Telefonoa: 945162623
  • email: bizikidetza.convivencia@vitoria-gasteiz.org

Filtroak

Bizikidetza eta aniztasuna Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza DBH 3. DBH 4.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.