Izena eman online
Xede nagusia gazte eta adinekoen artean belaunaldi-trukea bideratzea delarik, talde biak elkartuko ditugu, eta argazkiak egiten jarriko ditugu, batetik beren buruei, nork bere adin-taldean, eta bestetik, bizi diren eta konpartitzen dituzten espazio komunitarioei. Argazkietan jaso dituztenak begiratzeko moduak aztertuko dituzte, bi belaunaldien artean konpartitzen dutenaren bila.
Programak bizpahiru saio izango ditu, adineko- zein ikasle-taldeen ezaugarrien eta ikastetxeen kokapenaren arabera adostu beharrekoak.
Belaunaldi ezberdinak (gazteak eta adinekoak) elkartzeko bide ematea.
Adin ezberdinetako errealitateetara hurbiltzea.
Adinarekin lotutako belanunaldien estereotipoak lantzea.
Eskaera-kopuruak programaren ahalmena gaindituz gero, Udalaren Gizarte Politiken Sailak ezarriko ditu lehentasunak zehazteko irizpideak.
Irakasleen partaidetza aktiboa eskatzen da, baita zentroak koordinazioan adierazitako beharrak artatzea ere, saioa ahalik eta ondoen gara dadin.
Ikastetxeak jarduaera horretan parte artesa zabaltzen duenean, berariaz aipatuko ditu udala antolatzaile gisa eta Vitoria-Gasteiz hiri hezitzailea proiektua.
Garapen pertsonala eta emozionala Bizikidetza eta aniztasuna Batxilergoa Beste hezkuntza mailak BATX 1. BATX 2.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.