Izena eman online
Helburu nagusia belaunaldien arteko trukea sustatzea delarik, udaleko BIZAN osatutako talde batek musika adierazpenerako saio interaktibo bat dinamizatzen du: abestea, abestiak interpretatzea, testuinguruarekin lotutako jolas eta istorioak irudikatzea. Eta hori guztia, musika tradizioarekin lotuta.
Abesti tradizionalak berreskuratzea.
Belaunaldien arteko trukea sustatzea abestien bitartez.
Abestiak hezteko tresna gisa erabiltzea.
Adinari lotutako estereotipoak haustea.
Eskaera-kopuruak programaren ahalmena gaindituz gero, Udalaren Gizarte Politiken Sailak ezarriko ditu lehentasunak zehazteko irizpideak. I
Irakasleen partaidetza aktiboa eskatzen da, baita zentroak koordinazioan adierazitako beharrak artatzea ere, saioa ahalik eta ondoen gara dadin.
Ikastetxeak jarduaera horretan parte artesa zabaltzen duenean, berariaz aipatuko ditu udala antolatzaile gisa eta Vitoria-Gasteiz hiri hezitzailea proiektua.
Artearen eta ikus-entzunezkoen alorreko hezkuntza Bizikidetza eta aniztasuna Lehen Hezkuntza LH 2
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.