Izena eman online
BIZANeko adineko pertsonen talde bat gara, eta, belaunaldien arteko trukea sustatzearren, haurtzaroko oroitzapenak, jolasak, abestiak eta ipuinak partekatzen ditugu, asteartero, Gasteizko ikasleekin. Topaketa horietan, gune bat sortzen da, belaunaldien arteko elkarrizketarako eta elkarrekin ikasteko.
Belaunaldien arteko harremanak bultzatzen dira, bizikidetza, elkartasuna eta errespetua bezalako balioak sustatuz.
Belaunaldi berriekin haurtzaroko oroitzapenak partekatzen dira, eta adineko pertsonak haurrak zirenean bizitza nolakoa zen agertzen.
Ahozko tradizioa berreskuratzen eta zabaltzen da, eta eskola-ingurunean haren presentzia bultzatzen.
Adinari lotutako estereotipoak hausten dira.
Eskaera-kopuruak programaren ahalmena gaindituz gero, Udalaren Gizarte Politiken, ezarriko ditu lehentasunak zehazteko irizpideak.
Irakasleen partaidetza aktiboa eskatzen da, baita zentroak koordinazioan adierazitako beharrak artatzea ere, saioa ahalik eta ondoen gara dadin.
Ikastetxeak jarduaera horretan parte artesa zabaltzen duenean, berariaz aipatuko ditu udala antolatzaile gisa eta Vitoria-Gasteiz hiri hezitzailea proiektua.
Artearen eta ikus-entzunezkoen alorreko hezkuntza Bizikidetza eta aniztasuna Lehen Hezkuntza LH 3 LH 4
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.