Izena eman online
Jarduera honen bitartez, harremana egin nahi dugu ikasgelako ingurunean desgaitasuna duten pertsonekin xede hauen bila: taldeko emakumeen eta gizonen errealitate askotarikoak ezagutaraztea eta horien inguruan irudi positiboak eta errespetuzkoak sustatzea, mito eta estereotipo negatiboak baztertuz. Eskola-eremuan giza dibertsitatea errespetatzeko eta baloratzeko jarrera sustatzen lagundu nahi dugu, ikasleei –eta hezkuntza-komunitateko gainerakoei– beren biografian zehar lagun diezaieten. Hasteko, eskola inklusibo bat bultzatu nahi dugu, ikasle eta hezkuntza-komunitate guztiak errespetuko dituena, norberaren indibidualtasuna aintzat hartuko duena, bai ikasleentzat, bai haien familientzat ere.
Besteak beste, Auzokideak gida didaktikoa, aniztasunaren komikia, kartelak, liburuxkak, zenbait kanpainetako eranskailuak eta baliabide-gidak banatuko dira.
Izena eman duten ikasleen hezkuntza-premia bereziak adieraziko dira, hala badagokio. Izena emateko fitxan ordutegi- eta egutegi-lehentasuna adieraziko da.
Izena emateko fitxa udalaren web-orriaren bitartez bidaliko da. Eskariei erantzungo zaie, inskripzio-ordenaren eta aurrekontu-erabilgarritasunaren arabera.
Ikastetxeak jarduera horretan parte hartzen duela zabaltzen duenean, Udal eta Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua aipatuko ditu.
Izena emateko epea amaitu ostean, eta plaza guztiak bete ezean, izena emateko epe berri bat irekiko da.
Bizikidetza eta aniztasuna Haur Hezkuntza Lehen Hezkuntza Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Beste hezkuntza mailak HH 3 URTE HH 4 URTE HH 5 URTE LH 1 LH 2 LH 3 LH 4 LH 5 LH 6 DBH 1. DBH 2. DBH 3. DBH 4. OINARRIZKO LANBIDE HEZIKETA ERDI-MAILAKO LANBIDE HEZIKETA GOI-MAILAKO LANBIDE HEZIKETA
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.