Beharrezkoa da Arabako Foru Aldundiaren Eskola Kirola Programan izena ematea (Kirol anitzeko jarduerak).
Kanpainan izena emateko epea: 2025eko irailaren 22tik urriaren 10era arte. Kanpaina hau antolatzen duen enpresa ikastetxeekin harremanetan jariko da izena emateko.
Ikastetxeen arteko kirol anitzeko topaketak, larunbat goizez.
Astean zehar kirol anitzeko jarduerak egiten dituzten ikastetxeetako taldeei zuzenduak (Lehen Hezkuntza).
Eskola-adineko haur eta gaztetxoek (6-12 urte) ahalik eta kirol-espezialitate gehien ezagutzeko eta praktikatzeko estrategiak bultzatzea. Helburua da kirola egiteak egungo gizartean duen esanahiari buruzko kontzientzia kritikoa garatzea.
Trebetasun motrizez gain, bestelako gaitasunak lantzen dituzten hezkuntza-ikuspegi integralak lantzea, hala nola, gaitasun kognitiboak, pertsonalak, erlazionalak eta sozialak.
Ikastetxeen inplikazioa indartzea. Horretarako, lehen hezkuntzan garatzen den kirol-jarduera ikastetxeko hezkuntza-proiektuekin lotzea eskatzen da, eta bertan lehentasun bat izan behar du ikasleek eskola-kirolean parte hartzea.
Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako jarduerak: Atletismoa, gorputz adierazpena, izotz gaineko jokoak, gimnastika-jokoak, goalball eta baloi jokoak, rokodromoko jokoak, borroka-arteak, acrosport, igerilekuko jokoak,* Aldaketak egon daitezke.
Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailetako jarduerak: Orientazioa, eskrima, arte martzialak, rugby, atletismoa, mendi-irteerak (inklusiboak), eskalada, gimnasia, kirol egokitua. * Aldaketak egon daitezke.
Topaketaren aurreko astearterako ikastetxeak baieztatu behar du parte-hartzaileen kopurua. Egun horretatik aurrera ez da izen-emate berririk onartuko.
Parte hartzen duten ikastetxeetako begiraleek zeregin aktiboa izango dute jardueran.
Gorputz hezkuntza eta kirola Lehen Hezkuntza
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.