"Ez zaitez eserita geratu" Ezagutu kirol egokitua

Sarbidea

Izena eman online

Deskribapena

Saio teoriko-praktikoa kirol egokitua zabaltzeko. Hasteko mahai-inguru gidatu batean hartuko dute parte ikasleek eta, bigarren atalean, egokitutako hainbat jarduera fisiko praktikatuko dituzte.

Informazio gehiago: saioaren bideoa(Beste leiho batean irekiko da)

Baloreak

Bizi-kalitatea, Ekitatea, Barne hartzea

Helburuak

Gizarte-errealitate batez benetako kontzientzia hartzea, kirol egokitua modu teoriko eta praktikoan ezagutuz.

Parte hartzeko baldintzak

  • Ikasturtea : 2025 - 2026
  • Lekua: Jarduera fisiko egokiturako zentroa - CAFA. Gabriel Zelaia kalea,15
  • Egutegia: Eskuragarri dauden datak pdf
  • Ordutegia: 10:00etatik 13:00etara
  • Iraupena: 3 orduko saio bat, hainbat jarduerekin
  • Hizkuntza: Gaztelania, Euskara
  • Parte hartzaileen gehienezko kopurua : Ikastaro bakoitzeko 30 pertsona gehienez
  • Ordainketa: Bai | Talde bakoitzeko 88,40 euroko kuota finkatu da. Ordainketa izena ematean sortzen den ordainketa-aginduaren jarraibideen arabera egingo da.
  • Garraioa :
    • Antolatzen du: Ez
    • Dirulaguntza: Ez

Oharrak

  • Metodologia: txandaka arlo hauek landuko dira:

    • 1. txanda: aurkezpen teorikoa eta ikus-entzunezkoa ikustea.

    • 2. txanda: kirol egokitutako jarduera praktikoa.

  • Materiala: kirol-material egokitua (aulkiak, etab.) antolakuntzak jarriko du. Ikastetxe bakoitzak eduki hauek dituzten karpeta eta DVDa jasoko du:

    • Kanpainaren oinarriak.

    • Kirol egokituari buruzko ideia orokorrak.

    • Kanpainaren helburuak ikasgai ezberdinetan zeharka lantzeko fitxa praktikoak, ikastatetxearen funtzionamendua eta ohiko ordutegiak aldatu gabe.

  • Garraioa: Ez dago barne, garraio publikoa erabiltzea aholkatzen da.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Eskaeren kopuruaren arabera, Kirol Zerbitzuak mugatu ahal izango du ikastetxe bateko taldeen kopurua, zentro eskatzaile guztien parte-hartzea bermatzeko. Gomendatzen da ikastetxe bakoitzak ez eskatzea hezkuntza-lerro baino ikastaro gehiago.

  • Ikastetxeei parte-hartzeko xehetasunen eta baldintzen berri helaraziko zaie eskabidean sartzen den helbide elektronikora.

  • Oharrak atalean ikasleen hezkuntza behar bereziak adierazi. Laguntza hezitzailea behar izanez gero, ikastetxea bera arduratuko da begiraleak jartzeaz.

  • Premiazkoa ez den medikuntza-arreta dagokion eskola-aseguruaren kontura izango da, edo hori ezean, istripua izan duen pertsonaren kontura.

  • Derrigorrezkoa da Taldeko irakasle arduradunak etengabe egotea jardueran.

Informazioa

  • Antolatzen du: Kirol Zerbitzua
  • Laguntzailea: CD Zuzenak
  • Izena: Unai Lizaranzu Lasanta. Técnico de la Unidad de Programas
  • Telefonoa: 945 16 15 55
  • email: coordep.01@vitoria-gasteiz.org
  • Antolatzailearen webgunea: https://www.vitoria-gasteiz.org/kirola

Filtroak

Gorputz hezkuntza eta kirola Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.