Bigarren Hezkuntzarako igeriketa

Sarbidea

Izena eman online

Deskribapena

Igeriketa: hastapena edo goragoko mailak. Igeriketa hobetzea (iraupena, indarra eta abiadura) eta uretako kirol espezialitateen inguruko saioak.

4 SAIOKO ikastaroak (astean behin saio bat).

 

Saioa

Edukiak

1

Uretako trebetasunak: lerratzea, flotatzea eta lekuz aldatzea.

2

Crawl estiloa zuzentzea.

3

Bizkar estiloa zuzentzea.

4

Uretako trebetasunak: uretako kirolak.

 

Baloreak

Bizi-kalitatea

Helburuak

  • Uretako jarduera fisikoa ikasi eta hobetzea, ikasleen maila teknikoaren arabera.

  • Aisialdiko kirol praktika sustatzea, balio pertsonalak garatzen laguntzen baitu.

Parte hartzeko baldintzak

  • Ikasturtea : 2025 - 2026
  • Lekua: Gasteizko udal igerilekuak (Hegoalde eta Judimendi Gizarte Etxeetan izan ezik)
  • Egutegia: 2025-26ko gizarte-etxeetako jardueren egutegia (gizarte etxeko edo kiroldegiko kirol arduradunarekin adostutakoa).
  • Iraupena: 45 minutuko lau saio
  • Hizkuntza: Gaztelania, Euskara
  • Parte hartzaileen gehienezko kopurua : Ikastaro bakoitzeko 25 pertsona
  • Ordainketa: Bai | Talde bakoitzeko 56,70 euroko kuota finkatzen da. Ordainketa izena ematean sortzen den ordainketa-aginduaren jarraibideen arabera egingo da.
  • Garraioa :
    • Antolatzen du: Ez
    • Dirulaguntza: Ez

Oharrak

  • Izena ematea: izen-emate epea zabaldu baino lehen, ikastetxe bakoitzak bere inguruko gizarte-etxeko edo kiroldegiko kirol-arduradunarekin harremanetan jarri beharko du ikastaroa eskatzeko eta datak eta ordutegia adosteko. Behin horiek adostuta eta izen-emate epea irekita, webgunearen bidez izen-emate fitxa bete eta bidaliko du.

  • Kirol Zerbitzuak ikastetxe bateko parte-hartzaileen kopurua mugatu ahalko du, zentro eskatzaile guztien parte-hartzea bermatzeko. Gomendatzen da ikastetxe bakoitzak ez eskatzea hezkuntza-lerro baino ikastaro gehiago.

  • Aurrekontuetan jasotakoak baino eskabide gehiago egonez gero, Kirol Zerbitzuak bertan behera utzi edo atzeratu ahal izango ditu dagoeneko adostuta dauden ikastaro batzuk. Kasu horretan, ikasturtearen hasieran emango litzateke horren berri.

  • Behar bereziak dituzten ikasleekin parte hartuz gero, hainbat urrats jarraitzea proposatzen dugu, jardueran parte hartzen dutenen inklusioa bermatzeko. Honako hauek alegia:

    Ikastetxeari dagokio adingabe horiek jardueran parte hartzearen bideragarritasuna baloratzeko ardura. Ikastetxeak, izena emateko unean, ikasle parte-hartzaileen premia bereziak zehaztuko ditu, oharren atalean.

    Arau orokor gisa, taldeak aurreikusitako begiraleekin berrantolatzea planteatuko da.

    Gomendatzen da irakasleek edo hezkuntzako langile laguntzaileek (PT edo hezitzailea) aktiboki parte hartzea jardueran: baita uretan ere, adingabearen ezaugarriek hala eskatzen badute.

    Aurreko neurriek parte-hartzaile guztiak sartzea bermatzen ez badute, Kirol Zerbitzuak aztertuko du monitore bat izatea, dibertsitate funtzional a duteneei laguntzeko, honako muga hauen barnean: aurrekontu eta langileen disponibilitatea. Laguntza-monitorearen figurak ez du inoiz monitore espezialistaren funtziorik beteko ezta banakako lana egingo ere, eta haren eginkizuna jarduera modu inklusiboan garatzen laguntzea izango da.

  • Premiazkoa ez den medikuntza-arreta dagokion eskola-aseguruaren kontura izango da, edo hori ezean, istripua izan duen pertsonaren kontura. Irakasle guztiei gomendatzen zaie igerilekuko instalazioetan ikasleei laguntzea igerilekuko janzkera egokiarekin sartu ahal izateko. Nolanahi ere, nahitaez erabili behar dira txanklak sartzeko.
  • Derrigorrezkoa da Taldeko irakasle arduradunak etengabe egotea jardueran.

Informazioa

  • Antolatzen du: Kirol Zerbitzua
  • Izena: Unai Lizaranzu Lasanta. Técnico de la Unidad de Programas
  • Telefonoa: 945 16 15 55
  • email: coordep.01@vitoria-gasteiz.org
  • Antolatzailearen webgunea: https://www.vitoria-gasteiz.org/kirola

Filtroak

Gorputz hezkuntza eta kirola Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Zereginen Ikaskuntzarako gela DBH 1. DBH 2. DBH 3. DBH 4.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.