Bideo-jokoak eta Giza Eskubideak lantzeko baliabideak

Deskribapena

Irakasleei ikasgelan Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala azaltzeko laguntza emateko, Fernando Buesa Fundazioak hainbat baliabide aurkezten ditu.

 

Erakusketa ikastetxean

Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren artikuluen inguruko erakusketa. "Giza Eskubideen aldeko tira" ikastetxean bertan bi astez jartzen da, eta formatu txikiko 30 biñeta grafikoz osatuta dago (29,5 x 42 cm). Aldez aurretik izena eman behar da.

Informazio lagungarria: Guía Didáctica La Tira DDHH(Beste leiho batean irekiko da) (pdf)

| [P1] 

Giza Eskubideen inguruko Bideo-jokoak

  • Bloggers of Concordia

Gazteei abentura birtual bat proposatzen zaie, bere bizitzarekin lotura zuzenagoa duten Giza eskubideen Adierazpenaren artikuluen edukia ezagutzeko, egunerokotasunean sortzen diren gatazken bidez, ikasitakoa beren esperientzia pertsonalarekin lotzen.

Bost kapitulu daude eskuragarri Giza Eskubideen Adierazpenaren bost artikuluekin lotuta:

  • Erlijo askatasuna - 18. artikulua
  • Diskriminazioari stop! - 2. artikulua
  • Amodio madarikatua - 1. artikulua
  • Asilo-eskubidea - 14. artikulua
  • Izua sarean - 3. Artikulua

Webgunea: Bloggers of Concordia bideo-jokoa(Beste leiho batean irekiko da)

 

  • Manrais

Giza Eskubideetan oinarritutako jokoak bederatzi maila dauzka. Jokoaren garapenean protagonistek sortzen diren egoerak gainditu beharko dituzten, beraien adimena erabiliz, eta aurrera egin ahala, mini-joko batzuk desblokeatuko dira (Jelly snakes, Arkan blocks...). Bideo-jokoaren gida didaktiko bat dago Manrais gida didaktikoa(Beste leiho batean irekiko da)

pdfirakasleek eduki guztien berri izateko, eskolaka planifikatu eta ikasleak material digital horrekin bideratu ahal izateko.

 

Webgunea: Manrais bideo-jokoa(Beste leiho batean irekiko da)

 

Baloreak

Gizalegea, Sormena, Bakearen kultura

Helburuak

  • Irakasleei ikasgelan Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala azaltzeko laguntza ematea.
  • Eskolarekin eta familiarekin elkarlanean aritzea Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean oinarritutako balioak trasmititzeko.
  • Gazteei baliabideak eskaintzea Giza eskubideak betetzen ez direnean edo urratzen direnean konturatu daitezen eta irizpideak eta iritziak garatzeko gauza izan daitezen.

Parte hartzeko baldintzak

  • Ikasturtea : 2025 - 2026
  • Lekua: Erakusketa fisikoa jartzeko ikastetxean leku egokia behar da. Gehienez bi aste egongo da ikastetxe bakoitzean.
  • Egutegia: 2025/10/20tik, 2026/06/12ra
  • Ordutegia: Eskaera onartu ondoren zehaztuko da ikastetxearekin batera egutegi eta ordutegia
  • Iraupena:
  • Hizkuntza: Gaztelania, Euskera
  • Parte hartzaileen gehienezko kopurua :
  • Ordainketa: Ez
  • Garraioa :
    • Antolatzen du: Ez
    • Dirulaguntza: Ez

Oharrak

Informazioa

  • Antolatzen du: Fernando Buesa Fundazioa
  • Laguntzailea: Alkatetzaren eta Erakunde Harremanen Saila, Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzua.
  • Izena: Servicio para la Convivencia y la Diversidad
  • Telefonoa: 945162623
  • email: bizikidetza.convivencia@vitoria-gasteiz.org

Filtroak

Bizikidetza eta aniztasuna Lehen Hezkuntza Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Batzuk Gurasoak Irakasleak

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.