Izena eman online
1976ko martxoak 3ko gertaerak testuinguruan kokatu eta ezagutarazteko, egun hartan Gasteizen gertatutakoaren inguruan eztabaidatu eta hausnarketa kritiko bat egiteko asmoz Martxoak 3 elkarteak jarduera didaktiko hauek proposatzen ditu ikastetxeetan jorratzeko. Ikastetxe edo talde bakoitzak interesatzen zaizkion jarduerak egin ditzake (bat, bi ala hirurak).
Estatu espainoleko eta Euskal Herriko trantsizioaren eta demokraziaren inguruan norberak dituen ideiak kritikoki eztabaidatu eta berrikustea.
1976ko martxoaren 3ko gertaerak beren testuinguruan kokatzea eta demokraziarako trantsizio prozesuan jazotako gertaera historiko moduan identifikatzea.
Trantsizioaren prozesu nagusiak eta gertaera ezberdinen arteko erlazioa ulertzea eta haien zergaitiak eta testuinguru politiko hurbil eta/edo urrunetan dituzten eraginak aztertzea.
1976ko martxoaren 3ko gertaeren inguruan hausnartzea.
Informazio historikoa bilatu, bildu eta lantzea.
Ikaslegoarengan talde lana sustatzea.
Bizikidetza, begirunea eta ikasleen garapen pertsonala bultzatzea.
Hartzaileak: DBHko 3. eta 4. mailetako eta DBHOko ikasleak, irakasleak, gurasoak eta beste talde batzuk.
Bisitarako taldeetan gehienez 30 pertsona eta gutxienez 10 pertsona izango dira. Ikastetxeetako taldeekin irakasle batek joan beharko du.
Ikastetxean proiektorea, ordenagailua eta soinua behar dira.
Parte hartzaile bakoitzak bere kaskoak ekarri beharko ditut.
Izen-emateak eskaintzen diren plazak baino gehiago izanez gero, Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzuak taldeak esleitzeko irizpideak ezarriko ditu.
Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.
Bizikidetza eta aniztasuna Batxilergoa Herritarrak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Gurasoak Batzuk Beste hezkuntza mailak Irakasleak BATX 1. BATX 2. DBH 3. DBH 4. HELDUEN HEZKUNTZA IRAUNKORRA -HHI ERDI-MAILAKO LANBIDE HEZIKETA GOI-MAILAKO LANBIDE HEZIKETA HEZKUNTZAKO GRADUAK UNIBERTSITATEKO BESTE IKASKETA BATZUK
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.